Fonotekan INGMAR BERGMAN

Inprimatu

Fonotekan INGMAR BERGMAN - 100. urteurrena

Ingmar Bergman Suediako hiria den Upsalan jaio zen uztailaren 14an. Aita apaiz  protestantea zen, beraz erlijioan finkatutako hezkuntza jaso zuen eta eragin metafisikoak elementu bereziez ornitu zuten bere barne mundua. Bestetik, txikitan oinarrizko zinematografo bat oparitu zioten, ezagutza teknikoa menperatzen lagundu ziona. Bi osagai hauekin bere antzerki eta zinemagile lanbidea garatzen hasi zen, horrenbeste sari eta eskerron lortzera eraman zutenak.