Euskal komikiaren ibilaldia Donostian

Inprimatu

Euskal komikiaren ibilbidea Donostian
Uztailak 14, larunbata, 12:00-14:00

Donostia komikiaren euskal hiriburua dela erakutsi asmo du ibilbide honek. Hiri honetan lehenik prentsan eta berehala aldizkarietan sortu zen euskarazko komikia. Lehen euskal komiki tira (1894), Txistu (1927), Poxpolin (1935), Pan-pin (1960), Ipurbeltz (1978), Habeko mik (1982), Xabiroi (2005)…

Ibilbidean zehar zehazki zein orube, etxadi, solairu edo lokaletan sortu ziren ikusiko dugu. Eta era berean sorkuntza puntu hauen artean dagoen distantzia laburrari ere erreparatuko diogu. Horretarako bidelagun izango ditugu Mikel Begoña, euskal komikiaren historian aditua, Unai Iturriaga, bertsolari zein marrazkilaria, eta Ainara Azpiazu ‘Axpi’ eta Mikel Antero marrazkilariak.

Gaur egun Komikigunea da Donostiako komiki-zaletasunaren ikur nagusienetako bat hirian. Komikigunean emango diogu ibilaldiari hasiera zein amaiera. Ibilbide hau historikoa, artistikoa eta turistikoa izango da.

Komikilabea