Idazlezainak KM-ra iritsi dira!

Inprimatu

Liburuzaina, liburuak zaintzen dituen pertsona da. Baina, hori al da bere lan bakarra? Ez. Liburuak ez ezik, liburu horien idazleak ere zaintzen ditu, besteak beste. Bada, beraz, Idazlezaina ere. Baina zein da zehazki bere lana? Idazle eta ilustratzaileen artikuluak sortu, osatu, itzuli, beste baliabideekin aberastu… egilea eta bere obra Wikipedian guztion eskura jarriz.

 

 

Idazlezain horien lana ezagutzera emateko Donostia Kultura-k erakusketa ibiltari bat antolatu du 2018 urte osoan zehar. Dagoeneko Donostiako Haur Liburutegian, Lugaritz Kultur Etxeko Liburutegian, Egia Kultur Etxeko Liburutegian, Donostiako Liburutegi Nagusian eta Alderdi Ederren egon da ikusgai eta, egun hauetan, Koldo Mitxelena Liburutegiko sarreran duzue. Hurrengo geltokia, urrian, HABE Liburutegia izango da.

Gehiago jakin nahi? Begira hemen!