“Play Again! Jolasa eta liburutegia” jardunaldia

E-posta Inprimatu

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta Koldo Mitxelena Liburutegiak elkarlanean eta seigarren urtez, gamifikazioa liburutegietan gaiaren inguruko jardunaldi bat antolatu dute, “Play again! Jolasa eta liburutegia” lelopean.
 


Ekitaldia urriak 26 ostiralean izango da. Goizez, erreferentziazko lankideen hitzaldiak izango dira Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian. Arratsaldez, lantegi praktiko bat izango da Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegian Ana Ordasen eskutik. Beharrezkoa da bi ekintzetan aldez aurretik izena ematea.

 

Urriak 26, ostirala. Egitaraua

Goizeko saioa

Koldo Mitxelena Kulturunea. Areto Nagusia
Aurretiko izen-ematea
Harremana: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Streaming: KMK zuzenean

 

9:00 – 9:30         Harrera eta ongi etorria

9:30 – 10:30       Pepe Pedraz. Liburutegien arlo dibertigarrian barrena. Jokoa, transformazio eta aldaketa bezala

10:30 – 11:00     Atsedena

11:00 – 11:45     Marina Espasa. Literapolisbcn: hiria eleberri bihur dezagun

11:45 – 12:30     Azahara G. Peralta. 2075 Esperientzia Gakoa: distopia gamifikatua liburutegian

12:30 – 13:15     Andrea Vitórica. Misterio harrapariak

13:15 – 14:00     Moderatzailea: Ana Ordás. Liburutegiak jokoen bidez eraldatzen. Parte hartzaileak: goizeko hizlariak

 

Arratsaldeko saioa

Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia
Aurretiko izen-ematea
Harremana: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Pertsona kopurua: 30

16:00 – 18:30     Ana Ordás. Lantegia: Irakurketa jokoan

 

Azkenik, larunbatean familia lantegi bat izango da, oraingoan ere jolasa eta liburutegiarekin lotuta. Jarduera hiru leku ezberdinetan izango da: Komikigunea, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia eta Okendoko Kultur Etxean. Informazio gehiago nahi izanez gero, helbide honetara idatzi: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu . Izena emateko, hemen sakatu.

 

Animatu eta partu-hartu ostiraleko saio profesionalean edota larunbateko familia lantegian!

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.