Urtarrileko bideo nobedadeak

Inprimatu

Hona hemen abenduan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. “Jurassic World : el reino caído” zientzia fikziozko eta abenturazko film estatubatuarra da, Jurassic World-en ondorengoa. Film hori J.A. Bayonak zuzendu du eta Parque Jurásico frankiziaren bosgarrena da. Carmen Blancoren "Los amores cobardes” filmak, berriz,  oso modu intuitiboan irudikatzen ditu belaunaldi baten zalantzak eta segurtasun faltak, munduan beren lekua bilatzen duten hogeita hamar urteko gazteen belaunaldiarenak alegia.