Abuztuko musika nobedadeak

Inprimatu

Hona hemen uztailean iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Josu Okiñena pianistak hirugarren diska “Xuxurlak” aurkezten du. Lan horretan euskal musikagileen lanak jaso ditu, besteak beste, Aldabe, Donostia, Garbizu, Lavilla, Lonbide eta Sostoarenak, eta XVIII eta XX. mendeetako euskal musika aztertu du.  Juanjo Elezkano kantautorea eta Bermeoko parrokoa da, eta hamargarren diskoa atera du, “Jainkoa geurekin dugu” izena duena, 23 piezaz osatua, guztiak euskaraz. Letra bakoitzarekin emozioak eta esperantza transmititzea; hori da, hain zuzen ere, Juanjo Elezkanoren xedeetako bat, 68 urterekin bere abestiak Bizkaiko eliza guztietara iristea lortu baitu.