Urriko nobela nobedadeak

Inprimatu

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Ibon Martínen “La danza de los tulipanes” punta-puntako thriller bat da, lehenengo orrialdetik harrapatzen duena. Misterio bat, serieko hiltzaile bat, karisma handiko pertsonaia batzuk, eta oso ondo harilkatutako trama, gogorra eta zirraragarria aurkituko ditugu bertan. Alaitz Leceagak “Las hijas de la tierra” izeneko eleberria argitaratu du, Errioxako upategi handien hasieran girotua, XIX. mendearen bukaeran. Lur madarikatu bat, boterea lortzeko borrokatzeko prest dagoen emakume bat eta argitu beharreko misterio handi bat topatuko ditugu.