Urriko musika nobedadeak

Inprimatu

Hona hemen irailean iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Miren Narbaiza eibartarrak bere lehenengo bakarlana aurkezten du, “Mice”. 8 gaiz osatutako lan autoeditatua da, azken urteetan ikasitakoa erakusten duena: Giro ilunak, distortsioak, tempo sotilak, bizitasun gehiagoko momentuekin nahasten direnak, eta oso berezia den ahots bat. Ibilbide bat egin ahalko duzu abeslari, biolin jotzaile, poeta, marrazkilari eta perfomance artista esperimentala den Laurie Andersonen obraren zati batetik: “Strange angels”, “Home of the brave”, “Big science”, “Life on a string”, “Talk normal”, “The ugly one with the jewels”, “Bright red”, “Mister Heartbreak”, “Live in New York”.