Urriko bideo nobedadeak

Inprimatu

Hona hemen irailean iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Bi komikiren moldaketa zinematografikoak: Fermin Muguruza eta Harkaitz Canoren “Black is beltza”, titulu bera duen komikiaren moldaketa. Bertako protagonista Manexek 60ko hamarkadan egiten duen bidaia kontatzen du. Batik bat, honako gertakizunen inguruan ibiliko da: Malcom Xen hilketa, Andy Warholen faktoria, Pantera Beltzak, Kubako Iraultza, hippy mugimenduaren sorrera eta lehenengo musika jaialdien giro psikodelikoa. Salvador Simó Busom-en “Buñuel en el laberinto de la tortugas”. Fermin Solisen komikiaren moldaketak ohiz kanpoko eszenatoki batera garamatza: 1932. urtean Luis Buñuelek, Ramón Acín lagunarekin eta Éli Lotar eta Pierre Unik frantziarrekin, egindako espedizioa historian geratuta dagoen leku bat filmatzeko: Las Hurdes.