Azaroko nobela nobedadeak

Inprimatu

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Dolores Redondo “La cara norte del corazón” izeneko eleberriarekin dator, Amaia Salazar inspektorearen eskutik. Baztan unibertsoko trilogiaren prekuela bat da, Katrina urakanak suntsitutako New Orleans berrian girotua; hor ikusiko ditugu Salazar eta bere mentore Dupree hiltzaile berri baten bila.  Marian Izaguirre, berriz, “Después de muchos inviernos” izeneko obrarekin dator. Lehena, oraina, kulpak eta akusazio faltsuak nahasten ditu, irakurleak berak erabaki dezan sentimenduak ala egitateak zeintzuk diren garrantzitsuagoak.