Azaroko musika nobedadeak

Inprimatu

Hona hemen urrian iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Joserra Senperenak bere azken lana aurkezten du, “Existentzia minorrak” izenekoa, pianoa besterik gabe grabatua 2019ko maiatzean Victoria Eugeniako klub aretoan. Hamasei pieza laburrekin datoz. Riccardo Chailly eta La Scalako Filarmonika, estilorik eta mugarik gabe “The Fellini album” izeneko lanarekin. Nino Rota, berriz, joan den mendeko 50. eta 60. hamarkadetako Italiako Felliniren klasikoen soinu banda ikonikoekin dator. Ondoren ageri diren filmen musikaren grabazio berriak ditugu:  "La dolce vita", "Amarcord", "Ocho y medio", "Los clowns" eta "Casanova".