Kartzelako jatorrizko soinu banda

Inprimatu

DUTTER, Romain (gidoia)
BOUQÉ (marrazkiak)

Symphonie carcérale. Steinkis, 2018
Sinfonía carcelaria: pequeñas y grandes historias de conciertos en la cárcel. Dibbuks, 2019.

"Preso egon denaren gogoa / kartzelara itzultzen da beti"
Espetxeko bizi modua ezagutzen ez duenak bertako miseria islatzeko irudimena aski al du?
Eta miseriaren arteko duintasuna?
2018. urtean zehar, 210 pertsona hil ziren espetxe barruan Espainiako Erresuman. 140tik gora dira hildakoak aurten. Frantzian 243 izan ziren 2013an (262 berriz 2012an).

Bizirik daudenak zertan ematen dute denbora? Zer egin dezake gizarte zerbitzuetako langile batek horren aurrean?

Romain Dutterrek bere lanaren berri ematen digu kontakizun dokumental honetan. Arrotza ez zaigun Fresnesen koordinatzaile kulturala izan dugu Dutter. Eta musika programatzea bere lanik kuttunena. Horren kronika eskaintzen digu Dutterrek: Fresnesetik pasa diren taldeek presondegian sortu eragina.
Kontakizun horretan, Dutterrek Fresneseko espetxearen historia errepasatzen du ere. Espetxe kontzeptuaren isla.
Esan bezala, bere ofizioaren zentzua, Fresnesen jo dutenen kronikak, presoen ikuspuntua... eta, batez ere, kulturaren papera presoaren humanizazioan da jorratzen duena.
Ez soilik komiki moduan. Bai eta sarreran, hitz ondokoan eta bestelako datuen bidez ere.

Komikia modu efizientea da kontakizuna bideratzeko, datu eta anekdota ugari biltzen ditu. Euskal talderen bat ere agertzen da eszenatokian.

Erraz irakurtzekoa, barrena mugitzekoa, gogoa presondegira itzultzekoa, presoak pertsonak irudikatzekoa.

Dstre