George STEINER

Inprimatu

Irakaslea eta filosofoa, baina batez ere ezaguna izan zen literaturaren kritikari eta teorikoa izanagatik. Aipagarriak dira berak idatzitako lenguaiaren teoriari eta itzulpenari buruzko saiakerak eta baita hezkuntzaren filosofia aztertzen dutenak ere.

Frantziako familia judutar baten baitan jaioa zen, New Yorkera lekualdatu zena nazismotik ihesi. Hainbat hizkuntz menderatzen zituenez, Europa eta Amerikako hainbat unibertsitateko irakasle izateko aukera izan zuen.