Jokerren urteurrena

E-posta Inprimatu

Apirilean, Joker pertsonaiaren 80. urteurrena ospatuko da, 1940. urtean sortu zen Bill Finger, Bob Kane eta Jerry Robinsonen eskutik, Batman aldizkariaren lehen zenbakirako. Hasiera batean,  DC Comicsekoek Joker pertsonaia atzera bota zuten, Batman bezalako pertsonaia batek ez zuela pailazoz jantzitako etsai bat behar uste zutelako, baina azkenean ontzat eman eta  zaldun ilunaren antagonista ezin hobean bilakatu zen, azken honen ospea berdintzera ere iritsi delarik.

Joker pertsonaia 1928. urteko The Man Who Laughs filman oinarritu zen, era berean hau, Victori Hugoren 1869ko L´homme qui rit eleberri homonimoan oinarrituta dago. Bestetik Jerry Robinsonek egindako “arlekin” karta bat ere hartu zuten oinarri gisa.

Joker pertsonaiaren berezitasun garrantzitsuenak, bere azal txuria, ile berdea eta bere deabru irribarrea dira. Tankera fisikoari,  nortasun psikopata gehitu behar zaio, betiereko irribarrea duen pertsonaia desitxuratua eta oso azkarra. Era guztietako trikimailuak erabiliko ditu bere gaiztakeriak aurrera eramateko, eta gainera trikimailu hauek moldatuak izango dira arma moduan ere erabiltzeko; hala nola labanak dituzten kartak, kutxa sorpresa edo zigarro itxura duten lehergaiak besteak beste.

Esan dugun bezala, Joker pertsonaiaren ibilbidea 1940an hasi zen,  “Joker pozoia” erabiltzen zuen serie hiltzaile bat bezala agertzen zen, pozoi honen bidez, biktimei  Jokerrena bezalako irria  jartzen zitzaien eta hauen ondoan komodin naipea uzten zuen sinadura gisa. 50 eta 60. hamarkadetan pertsonaiaren izaera baretu egin zen, Comics Code Authorithyren eraginagatik, hau, Estatu Batuetako komikien edukia nolabait kontrolatzeko sortu baitzen. 1973an Denis O’Neill eta Neil Adamsen The Joker's Five-Way Revenge lanari esker, Jokerrek bere izaera gaizkile, sadiko eta oldartsua berreskuratu zuen. Garai honetan ere, Jokerrek bere komiki serie propioa izan zuen, baino honek ez zuen arrakasta gehiegirik lortu irakurleen artean. 1988an, Adam Moore eta Brian Bollandek The Killing Joke, argitarauko dute, honetan, Jokerren jatorrietara bueltatzen dira, pertsonaia honi buruz idatzitako istorio onenetarikoa bilakatuko da eta ondorengo lanentzako eredu ere bihurtuko da.

Nahiz eta ibilbide luzea izan, oso gutxi dakigu pertsonaia honen jatorriari buruz, urteetan zehar teoria ezberdinak sortu dira. Jokerren jatorria aipatzen den lehenengo momentua 1951an izan zen Detective Comics 168. zenbakian. Bertan esaten da Jokerren benetako izena Red Hood dela, Batmanen beste etsaia, azken hau lapurreta batetik ihes egiten ari zela, azido deposito batera erori zen, hortik bizirik atera bai, baina guztiz desitxuratuta berragertu zen eta horrek erotasunera eraman zuen. Teoria honekin ere bat egingo dute batetik 2016ko Suicide Squad filmak eta 1989ko Tim Burton-en Batman filmak ere.

1988an Alan Mooren The Killing Joken, aipatzen da nola Jack izeneko umorista bat, bere familia mantentzen saiatzen zena, baina lortzen ez zuenez gaizkile talde batekin elkartzen da lapurketa bat burutzeko. Lapurketaren egun berdinean, haurdun zegoen bere emaztearen heriotzaren berri izan zuen, hau dela eta lapurketa bertan behera uzten saiatu zen baina ez zioten utzi. Lapurtzen zeuden bitartean polizia eta Batman sartu ziren eta Jack inguratuta zegoela, aurreko bertsioan bezala, azidoz betetako deposito batera erori zen, bizirik ateratzea bai, lortu zuen, baina erotu egin zen. Batman Black and white komikian, Red Hood gaizkilearen ganster batean bilakatutako Joker bat ikusten dugu, Batmanekin topatu eta gero hondakin toxikoetara erori eta kasu honetan ere desitxuratuta gelditu zen baina ez zen erotu, are gehiago, bazekien ero planta egiten, espetxea saihestea lortu asmoz.

Christopher Nolan-en 2008ko The Dark Knight, filmean Joker bera da bere jatorriari buruzko teoria ezberdinak ematen dituena, hala nola, berak desitxuratu zuela bere aurpegia parra egiteko bere emazteak utzi eta gero, beste batean, bere aitak egin ziola aitortu zuen…  Azkenik 2019an Tod Phillips-en Joker  filma dugu, honetan, hondakin toxikoen teoriak alde batera uzten dira eta pertsonaiaren buruko arazoetan jartzen dute arreta. Kasu honetan  Arthur Fleck dugu pertsonaia bezala, honi jendeari barre eginaraztea gustatzen zaio baina bere umorista ibilbidean porrot egiten du. Gizartearen  arbuioak, marjinazio eta bestelako gertaera tragiko batzuk, erokekriaren bidetik bideratuko dute, eta azkenik, hala beharrez gaizkileen artean sartuko da.

Ikusi dugun bezala, Joker pertsonaiaren bilakaera luzea izan da historian zehar, baina gainera, argi dago, hemendik aurrera ere, joku asko emango duen pertsonaia dela Joker. Gure katalogoan pertsonaia hau hobeto ezagutzeko lan batzuk topatu ditzakezue.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.