Eta zu, zer ari zara irakurtzen?

E-posta Inprimatu

Liburudenda, azoka eta liburutegiak berriz ere martxan noiz hasiko irrikitan zain gauden bitartean, aurtengo Liburuaren Egun ezohiko honi kolore pixkat eman nahi diogu, etxetik irten gabe bada ere, kosta ala kosta.

Horretarako, Koldo Mitxelena Liburutegitik irakurtzen ari zareten liburuaren argazkia gu guztiokin partekatzea proposatu nahi dizuegu, baita horri buruzko iritzia ere. Kontatuko al diguzue? Bi aukera eskaintzen dizkizuegu: hurrengo galdetegihau bete edo argazkia zuen Facebook, Twitter edo Instagram-eko profiletara igo, #LiburuarenEguna, #23egunirakurtzen eta #KMKetxetik traolak erabiliz. Datorren ostegunetik aurrera, Liburuaren Eguna, eta 23 egunez zuen argitalpenak jarraituko ditugu eta parte-hartzaile guztien artean hiru liburu sorta zozketatuko ditugu. Irabazleen izenak maiatzak 22an argitaratuko ditugu liburutegiaren web gunean. Adi egon!

Ospa dezagun elkarrekin egun berezi hau eta sor dezagun irakurketa gomendio sare eder bat egun hauetarako, baita etorriko direnetarako ere.

Liburuaren Egun zoriontsua opa dizuegu!

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.