El Corsario de Hierroren urteurrena

E-posta Inprimatu

Aurten Victor Mora gidoilariak eta Ambrós marrazkilariak sortutako, El Corsario de Hierro pertsonaiaren 50. urteurrena ospatuko da. Bai Mora-k eta baita Ambrós-ek ere aurretik elkarrekin lan egin zuten ezinbesteko arrakasta izan zuen El Capitán Trueno seriean.

1970. urtean jaio zen, erregimen frankistaren azken urteetan, abentura generoa gainbeheran zegoela argitaratu zen. Garai horretan, goreneko mailan umore aldizkariak soilik mantentzen ziren, hain zuzen ere, Editorial Brugueraren Mortadelo umore astekarian argitaratu zen El Corsario de Hierro, eta bertan, izugarrizko arrakasta zuten Mortadelo eta Filemón pertsonaiekin partekatu zituen orriak. El Corsario de Hierro, argitaletxeak ateratako azkenetariko abentura istorio bat izan zen.

El Corsario de Hierro, bere aurrekariak izan ziren El capitán Trueno eta Jabato pertsonaiak baino gazteago aurkezten zaigu, hala ere, esan behar dugu, hauen itxura oso antzekoa mantentzen duela. Gizon indartsu eta bizkorrak, ezpataren erabileran oso trebeak. Itsas-kapitain bat bezala ikusiko dugu jantzita gehienetan, salbu eta bere etsaiak ez ezagutzeko mozorrotzen denean.

Anakronismo ugari aurkituko ditugun seriea izan arren, istorioa XVII. mendeko Ingalaterran kokatzen dela esan genezake. El Corsario de Hierro, 12 urte baino ez zituela umezurtz gelditu zen. Mano Azul piratak, bere aitaren espainiar itsasontzi batean lapurtzera sartu eta tripulazio guztiarekin bukatu baitzuen. Tripulazioaren artean, gerora El Corsario de Hierro-n bilakatu zen 12 urteko haurra zegoen, honek, azkeneko momentuan eta Mano Azul pirataren laguntzaile baten errukiari esker bere burua salbatzea lortu zuen. Egoera honen ostean mendekua hartuko zuela zin egin zuen. Bere aitaren heriotzaren ondoren, La Vieja Dama del Mar-engatik adoptatua izan zen, honek balore asko erakutsi zizkion, horrela heriotzarekin zerikusia ez zuten mendekua hartzeko modu ezberdinak ikasi zituelarik. Urte batzuk aurrerago, El Corsario de Hierrok, Mano Azul pirataren kontrako bataila hasi zuen, azken hau, itsas lapurretak eta esklaboen salmentari esker nobletu zen, Lord Bemburry izatera iritsiz.

Espetxean bizitako egonaldi batean, bere bidaian izango dituen kideak ezagutu zituen, Mac Meck eta Merlini magoa. Hirurak exekutatzera zihoazela, sute batek sortutako nahastea probestuz ihes egitea lortu zuten. Ihesaldi horretan, Lord Bemburry-ren iloba den Lady Roxana ezagutuko dute, hau ere ihesean ari zelarik, beraiekin alde egin baitzuen. Itsasontzi bat ere lortu zuten eta El Corsario de Hierro-k “Eden End”erako norantzan jarri zuen, La Vieja Dama del Mar-i dagokion isileko lurralde xarmagarrian hain zuzen.
El Corsario de Hierron, pertsonaia nagusi gehiago badaude ere, esan behar da, pertsonaia hauen banaketak Victor Moraren beste lanetako pertsonaiak dakarzkigula gogora; Mac Meck eta Merlini, El capitán Trueno-ren kideak diren Goliath eta Crispín, El Jabato-ren Taurus eta Miletoko Fideo, edo El Cosaco Verde-ren Karakán indartsua eta Iván adibidez. Pertsona guzti hauek antzeko eredua darabilte: abenturarako bi kide, bata handia eta indartsua eta bestea txikiagoa eta ahulagoa baino beharra dagoenean, borrokarako beti prest dagoena. Eredu honetan, emakumearen pertsonaia ere ezin da falta. El Capitán Trueno-ren kasuan Sigrid, Jabato-ren kasuan Claudia, Cosaco Verde-n Sankara eta kasu honetan, El Corsario de Hierro-ren ondoan Bianca de Orsinia agertuko da. Lehenengo zenbakian Lady Roxana agertzen eta maitemintzen badira ere, El Corsario de Hierro-k ez du berak jazarpenak jasotzea nahi. Bianca de Orsiniak (bostgarren zenbakian agertuko da lehenengo aldiz) gure pertsonaiari bizitza salbatuko dio eta erregularki agertuko da hurrengo abenturetan ere. Bianca-k, El Corsario de Hierrok Roxana-rengan dituen sentimenduak ahaztea lortuko du, baina azkenean Bianca-k beste gizon bat maitatzea erabakitzen du eta errespetuz onartuko dute. Victor Morak, garai horretan ernaltzen ari zen emakumearen askapen-mugimendu sozialaren berri izanik, bere istorioetan emakume indartsuak aurkeztuko dizkigu, nortasun handikoak, aginterako gaitasuna dutenak, eta atzean uzten du garai horretan ohikoa zen gerlarien adiskide arinaren irudia.

Azken urteetan, berrargitalpen saiakera ezberdinak egin dira, 2004an Ediciones B argitaletxea egiten hasi zena bezalakoa edo 2009an atera zuten formatu erraldoia bezala adibidez. El Corsario de Hierro-k, ez zuen, egile berdinengatik egindako El Capitán Trueno-ren  oihartzuna izan, baino balore garrantzitsu asko erakutsi zizkigun (adiskidetasunaren garrantzia, esklabuen salerosketaren aurkako borroka…), hau horrela izanda gure omenaldi txikia eskaini nahi izan diogu eta bere istorioak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, horietako asko gure katalogoan ere topatzeko aukera izango duzue.

Irudiaren jatorria: https://lamanodelextranjero.com/2015/09/02/el-corsario-de-hierro-por-todos-los-mac-meck/
 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.