Gomendio literarioak eta 3 liburu sorten irabazleak

E-posta Inprimatu

Konfinamendu egun hauetan irakurketa izan da, dudarik gabe, askoren ihesbidea. Beste bizitzatan murgildu, leku desberdinetara bidaiatu edo gertatzen ari dena ulertzeko testuak aztertu. Modu batean edo bestean, irakurketa izan da, berriz ere, oso aukera egokia.

Pasa den apirilak 23an zuen irakurketak gurekin partekatzera gonbidatu genizuen, #LiburuarenEguna, #23egunirakurtzen eta #KMKetxetik etiketak erabiliz. 23 egunez irakurtzen ari zineten liburuak gomendatzera animatu genizuen, besteoi istorio berriak ezagutzera emateko, inspiratzeko…  Eta egin duzue. Eskerrik asko!

Zuen etxeetatik, Margaret Atwooden “El cuento de la criada” edo Xavier de Maistreren “Viaje alrededor de mi habitación” bezalako lanek pentsarazi dizuetela diozue. Elviara Lindoren “A corazón abierto” edo Elisa Victoriaren “Voz de vieja” bezalako liburuek berriz, emozionatu zaituztete. Euskaraz irakurtzera ere animatu gaituzue Karmele Jaio (“Aitaren Etxea”), Irati Elorrieta (“Neguko argiak”) edo Mikel Peruarenaren (“Su zelaiak”) eskutik. Lekutxo bat izan dute ere eleberri beltzek Manuel de Pedroloren “A l’Ombra del Crim” lanarekin, istorio bitxiek Santiago de Lorenzo “Los asquerosos” bezalako liburuarekin edo amodioak Ana Velosoren “La fragancia de la flor del café” eleberriarekin. Eta nola ez, topatu duzue ere bidaiatzeko aukera. Veneziaraino hegan egin eta bere bilakaeraren arriskuaz ohartzeko Salvatore Settis-en “Se Venezia muore” obra gomendatzen diguzue eta, pixkat gertuago, Cadaques herria ezagutzeko aukera bikaina omen dugu izenburu bereko Josep Plaren obran.

Asko zarete liburuari egin nahi izan diogun omenalditxo honetan parte hartu duzuenok. Dena den, zuetako hiruk soilik disfrutatu ahal izango duzue prestatu ditugun liburu sortekin. Irabazleekin aste honetan bertan jarriko gara harremanetan, saria nola jaso argitzeko.

Gomendio literarioei dagokienez… proposamen hauetakoren batekin tentatu izana espero dugu. Are gehiago, hemen aipatutakoak gure katalogaoan ikustera gonbidatu nahi zaituztegu, bertan erreserbatuz. Bagoaz, poliki poliki, “normaltasun berri” delako horretara egokitzen eta horrek, besteak beste, orain liburutegiko apaletan deskantsatzen dauden liburuetaz berriz ere gozatzea suposatuko du. Adi egon!

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.