Infoteka zerbitzuaren berrirekiera

Inprimatu

Uztailaren 13an Koldo Mitxelena Liburutegiko Infoteka Zerbitzua martxan jarriko da. Erabiltzaileek 45 minutuz erabili ahal izango dituzte ordenagailuak. Ondoren, gelako pertsonalak ekipo informatiko guztiak garbituko ditu, COVID-19aren ondorioz dugun egoerak eskatzen duen bezala. Erabiltzaile bakoitzak bere aurikularrak ekarri eta erabili beharko ditu. Ordenagailuen erreserba liburutegiko web gunetik egin ahal izango da: Ordenagailuen Erreserba.

 

Bestalde, astelehen horretatik bertatik ikerlariek bi ordenagailu izango dituzte erabilgarri Erreserba Gelan, liburutegiko funts digitalak kontsultatu ahal izateko: argazkiak, dokumentuak, soinu grabazioak…

Azkenik, liburutegira maskararekin etortzea derrigorrezkoa dela gogorarazi nahi dugu. Izan ere, barruan gauden bitartean jarrita izan beharko dugu. Beharrezkoa da ere eskuak garbitzea liburutegiko sarreran ipini dugun gelarekin. Gai hauek guztiak liburutegiko web gunearen COVID-19 GALDERAK atalean daude jasota. Dena den, edozein zalantza telefonoz (943 11 27 60) edo korreo elektronikoz ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) argitzeko aukera duzue.