Ekaineko nobela nobedadeak

Inprimatu

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. “Los Ilarra” eleberriak, Begoña Igelmo donostiarraren opera primak,  50. urteetako Donostiako familia baten historia kontatzen du, Lomaren ikuspuntutik -Fernandoren alaba nerabea-, zeinak gurasoengandik jaso baititu borondate gogorra eta printzipio irmoak,  baliagarri izango zaizkionak bere bizitzan zehar aurkitzen dituen oztopo eta zailtasun guztiak gainditzen joateko. Eleberria hiriaren urte haietako erreferentziez eta xehetasunez beteta dago: biziberritu egiten dira kaleak, dendak, jendea eta ohiturak, egilearen narratiba arin eta argitsuari esker. “La vida secreta de Úrsula Bass” eleberrian, Arantza Portabalesek gai hauek jorratzen ditu, besteak beste: egiari aurre egiteko beldurra -bereziki, norberaren egia-, sare sozialetan intimitatea erakusteko arriskuak, errudun ustea, amatasunak ekar ditzakeen ukoak, eta gaixotasun mentalaren gaitzespen soziala. Iñaki Segurolak, bere “Koiteretzia” eleberrian, bizitzan 2020ko martxoaz geroztik izandako aldaketari buruz hitz egiten du, pandemiarekiko jarrera desberdinak dituzten hiru pertsonaiaren ahotsen bitartez. Eleberriak haien pentsamenduaren bilakaera jasotzen du.