Ekaineko musika nobedadeak

Inprimatu

Hona hemen maiatzan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Alos Quartetek bere bosgarren diskoa aurkeztu du “Alos Quartet : 20 urte zuzenean”. 18 gai dituen lan bat, musikaren bi hamarkada ospatzeko kontzertuen magia biltzen duena. Taldearen ibilbideko erreperteriorik nabarmenenari egindako errepaso bat da, bertsio berriak dituena, eta maila handiko artista hauen lankidetza berezia: Oreka TX, Izaro, Josu Zabala eta Gari -Hertzainak taldekoak-, Natxo de Felipe, Anton Latxa eta Bixente Martinez -Oskorri taldekoak-, Gorka Hermosa, eta Aitor Etxebarria, besteak beste. Amak taldea partaide hauek osatzen dute: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa eta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kris Solano (M-n Ezten). Lau trikikixa, lau pandero, eta lau ahots. Lau musikari, lau emakume, eta lau ama, 90.eko hamarkadatik trikiaren erreferente direnak, eta “Amak” disko honekin soinu hori biziberritzen ari direnak. “Gabiriako kontzertua : hari orkestrarako obra”, kontzertu omenaldi bat da, Valentin Larrea konpositoreari egina, haren heriotzaren 50. urteurrenean. Itxaso Aristizabal pianistak Irungo Oiasso Kameratarekin batera interpretatutako piano lanak.