COVID 19: segurtasun neurriak Liburutegi barruan

Inprimatu

Epidemiaren transmisioari aurre egiteko kontrol neurriak berriki murriztu badira ere, gogorarazten dizuegu Liburutegiaren barruan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela oraindik.

Era berean, indarrean jarraitzen dute beste segurtasun-neurri batzuek ere, hala nola uneoro gainerako erabiltzaileekiko edo liburutegiko langileekiko segurtasun-distantziari eustea (1,5 metro) eta eskuak sarreran eskuragarri dagoen gel hidroalkoholikoarekin desinfektatzea.