Abuztuko bideo nobedadeak

Inprimatu

Hona hemen uztailean iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Florian Zeller zinema eta dramaturgo zuzendari frantsesak Anthony Hopkinsen pentsatuz idatzi zuen “El padre” filma, Alzheimer gaixotasuna duen Anthony protagonistaren papera egiteko. 2020an film onenaren Donostia Hiria Publikoaren Saria jaso zuen. Maite Alberdik zuzendutako “El agente topo” dokumentala da, espioien film baten forma du, baina heinean-heinean adineko pertsonen bakardadeari buruzko irakurketa bihurtzen da. 2020an Europako film onenaren Donostia Hiria Publikoaren Saria jaso zuen. Filippo Meneguettiren “Entre nosotras” lehen filmak amodio istorio lesbiko bat kontatzen du, benetan harrigarria eta bizi indar handikoa. Filmak eszenaratze dotorea eta soila du, non bi aktore protagonistak baitira debut hori film hunkigarri bihurtzen dutenak.