Erakusketa: Donostiako Zinemaldia

Inprimatu

Iritsi da iraila Donostira. Uda atzean utzi eta udazkenari ongi etorria emateko unea, gure errutinak berreskuratzeko hilabetea, erlojuari berriz ere kasu egitekoa, eskuoihalen hondarra astintzeko garaia... Eta, nola ez! irailan ere galaz jantziko da hiria Nazioarteko Zinemaldia ospatzeko.

 

Egun batzuk besterik ez dira falta alfonbra gorria zabaldu eta zazpigarren artearen glamourraz inguratzeko. Beste urte batez, eta 69 dira jada, Donostia hasi da prestatzen tokiko eta panorama unibertsaleko zinemagintzako pertsonaia maitatuenak eta garrantzitsuenak hartatzeko. Ia zazpi hamarkada hauetan zehar Julio Medem, Aizpea Goenaga edo Woody Allen bezalako zuzendari ospetsuak eta horren ezagunak ditugun Gregory Peck, Bette Davis, Catherine Deneuve edo Meryl Streep bezalako aktore eta aktoresak izan dira hirian.

Koldo Mitxelena Liburutegitik edizio berri honen inaugurazio ekitaldiari aurrea hartuko diogu Zinemaldiaren historia gogoratzeko.

Argiak, kamara eta… akzioa!