Komikiaren inguruko berriak: sariak, azokak eta jardunaldiak

E-posta Inprimatu

Iraila kargatuta hasi dugula esan dezakegu gaur. Hainbat ekimen interesgarri aipatu nahi ditugu bai komikigileentzat eta baita komiki zaleentzat ere. Zuzenean sartuko gara notizi hauek aipatzera ingurumariak alde batera utzita.

Egile sariak
Irudika
Nafarroako Komiki Azoka

Gipuzkoako Foru Aldundiak sari berri batzuk sortu ditu sorkuntza sustatu asmoz kultur esparruan: komikigintza, artea eta grafikaren arloan zehazki. 5000 euroko 20 sari emango dituzte baldintzak bete eta aurkezten diren proiektuen artean.

Irudika Artiumen ospatzen den nazioarteko ilustrazio topaketa profesionala da. Aurten urriaren 28tik 30era ospatuko da eta bere helburua artistak, ilustratzaileak eta argitaletxeen arteko zubiak sortzea da, komunitatea elkar ezagutu eta sustatzeko gune bihurtuko dute Gasteiz egun horietan. Gainera egonaldi edo erresidentziak ere antolatzen dituzte eta zabalik da apuntatzeko epea.

2010 urtean sortu zen Nafarroako komiki azoka lehen aldiz. Urtero antolatzen dute ezohiko formatuan; ez da soilik hiruzpalau egunetako azoka izaten, hilabete osokoa baizik. Bertan erakusketak, komikiak sinatzeko saioak, mahai-inguruak eta bigarren eskuko azokatxoak ere antolatu ohi dituzte. Aurten Iruñan eta Lizarran burutuko dira ekimen gehienak Tiza elkarteak antolatuta.

Dagoeneko lehen erakusketak zabalik daude eta tartean entzutetsuena David Rubínena izango da. Azokaren helburu nagusia artista nafarren elkargune eta bertako komikiaren hedapen funtzioa osatzea da. Esaterako, aurten bi komiki argitaratuko ditu elkarteak. Horretarako, argitalpen batzuk ere burutu dituzte aurten parte hartuko duten artistekin elkarlanean. Bata fanzine gisa erakusketetan banatuko dena, Pariseko komunaren omenaldi gisa artista nafarrek gaiarekin lotuta egindakoa. Eta bestea berriz, Zart deitutakoa azokak berak argitaratzen duen hirugarren aldia da. Bertan azokan parte hartzen duten egileei gai bat proposatzen zaie eta horren inguruko komikiak jasotzen dituzte, aurten bilduma horren protagonista maskara izango da.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.