Rockomikiak

E-posta Inprimatu

Rockomikiak, bineta eta doinuak erakusketak zabalik ditu ateak KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Bertan rocka eta komikia uztartuta egongo dira urtarrilaren 31 arte.

Erakusketa honen helburu nagusia garai bateko kultura herrikoia balioan jartzea da. 80 eta 90. hamarkadetan kulturaren bi adar hauek nola bat egin zuten eta Euskal Herrian zein giro kultural sortu zen. Estetika eta etika marjinalak lortutakoaren ispilu izan nahi du eta nola nazioarteko giroan tokia egin zuen.

Aurkezpen ekitaldian Garazi Lopez de Etxezarreta Kultura, Gazteria eta Kirol zuzendaria eta David Zapirain eta Koldo Almandoz komisarioak izan dira.

Komiki, fanzine, disko azal, libreto eta bideoklipek osatuko dute David Zapirain eta Koldo Almandozek zuzendutako erakusketa.

Kultura zuzendariak ezohiko kultur espresioei aukera bat emateko asmoa erakutsi du, bide horretan beste pauso bat eman nahi izan dugu, filosofia berdinarekin, kultur espresio ezberdinei aukera emanez. Kasu honetan foku handi eta dirdiratsu horietan leku gutxi izan ohi dutenentzat zabalduko ditugu ateak. Rocka eta komikiak uztartzen dituen erakusketa zabalduko dugu.

Modu ezberdinean jorratuko da gaia.

1. Erakusketa:

4 atal ezberdin izango ditu.

-Musika: disko azalak eta libretoak

-Komikia: musikarekin lotura zuzena dutenak

-Irakurgaiak: komiki eta liburuak

-Telebista: garaiko bideoklipak ikusgai

2. Hausnarketa:

Irakurgaien bitartez eta bisita komentatuekin  (interaktiboekin) hausnarketa bultzatu nahi da.

3. Lana:

Bakoitzaren sormena bultzatzeko helburuarekin fotokopiagailu bat izango da, bakoitzak bere muntaiak egin ditzan, eta lan tailerrak egingo dira.

4. Telebista:

Garaiko bideoklipen proiekzioa.

 

              

Erakusketa honek ez du nostalgia bilatzen, egungo kultura herrikoira nondik heldu garen, eta bide batez, egun nolakoa den aztertu nahi du.

Garazi Lopez de Etxezarretak erakusketa ezberdina izango dela azpimarratu du oso interesgarria iruditzen zait, honekin Koldo Mitxelenaren ateak publiko ezberdin eta zabalago batentzat ireki nahi ditugulako. Gazteagoak izan daitezke, edo bere gaztaroan gai honekin erlazio zuzena izan zuten helduagoak. Azken finean erakusketa honek beste kultur sentsibilitate bat dutenak ere erakarri nahi ditu Koldo Mitxelena Kulturunera.

Horretarako hitzaldi ezberdinak prestatu dira Ganbaran bertan eta Komikigunean. Iñaki Otamendik zabalduko du ostiralean hitzaldi ziklo hau eta Harkaitz Canok itxi urtarrilaren 31n, tartean Garbiñe Ubeda, Yurre Ugarte, Kini, Larri, Asisko Urmeneta edo Xabier Gantzarainek hartuko dute protagonismoa.

 

Erakusketa:

abenduak 17- urtarrilak 31

Ordutegia:

asteartetik ostiralera: 16:00 - 20:00

larunbatetan: 11:00 - 14:00  /  16:00 - 20:00

 

Iruzkin bat idatzi


Berrita
Seguratsun kodea

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.