Poetika 2021. LeireBilbao

2021-03-29. KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren testuinguruan: Poeta gonbidatua: Leire Bilbao Aintzin solasa: Yolanda Arrieta Musikaria: Claudia Alduncin (klarinetea) Leire Bilbao Euskal idazlen artean ahots propioa garatzen ari den poeta da. 2006an atera zen lehen aldiz literaturaren plazara, Ezkatak (Susa) poesia lanarekin. Scanner (Susa, 2011) du izenburua haren bigarren poema liburuak. Bere genero naturala poesia bada ere, azken urteetan, haur eta gazte literaturaren eremuan jarraitu du obra osatzen. Horrela, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk lanarekin Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi saria irabazi zuen 2017an. Nijole Miliauskaite poeta lituaniarraren olerki adierazgarrienak euskaratu ditu Munduko Poesia Kaierak bildumarako. Antologia ugaritan parte hartu izan du, eta bere poemak gutxienez hamar hizkuntzera itzuli dira. Helduentzako argitaratu du bere hirugarren poema liburua, Etxeko urak (Susa, 2020). Aurkezlea: Yolanda Arrieta. Irakasletza, Antzerkia, eta Kultura eta Gizarte Antropologia ikasi ditu. Idazlea, ipuin kontalaria eta literatur dinamizatzailea da. Bakarkako lana sormen tailerrekin uztartzen du. 1997an Irun Saria jaso zuen Jostorratza eta haria lanarekin. Arrietak, Argiaran alaba (Denonartean) liburuari esker, 2015eko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria jaso zuen. Omenaldia egin zioten 2019an Zarautzen, Literaturia Jaialdian. 2020anTxokolategia izeneko eleberria argitaratu du, Denonartean etxearen eskutik. Musikaria: Claudia Alduncin (klarinetista).

Irudikapenak: 22Balorazioa: 0Iruzkinak: 0Utzi zure iruzkina
https://www.googleapis.com/youtube/v3/playlistItems?part=snippet,contentDetails&maxResults=10&playlistId=PLqn6hpy8PMcE0elC5uziOzs1xvSQtls9Y&key=AIzaSyC69vDBmA9WHmvYSe5dQNdhSLv9rwkdPZg&pageToken=
1 - 45 >
Poetika. Miren Agur Meabe

2021-04-15. KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia: "Poetika. Miren Agur Meabe". Aintzin solasa: Igor Estankona. Musika: Karmele Castillo (biolontxeloa). Miren Agur Meabe: Irakasle lanetan eta editore jardundakoa, gaur egun idazletzari emana bizi da. Sari ugari irabazi ditu, bai helduentzat bai haurrentzat idatzitako lanekin, "Iraila" poesia bilduma —lehen liburua— argitaratu zuenetik. 2000n eman zuen "Azalaren kodea" poema liburua, eta "Bitsa eskuetan" bigarren poema liburua 2010ean. 2020ko abenduan aurkeztu zuen poema sorta berria, Nola gorde errautsa kolkoan, Susarekin. Azken lan horrek triptiko bat osatzen du, idazlearen hitzetan, "Kristalezko begi bat" nobelarekin eta "Hezurren erretura" narrazio sortarekin batera. Euskadi saria, Espainiako kritika saria, Rosalia de Castro saria eta 111 Akademiaren saria irabazitakoa da Meabe. Aurkezlea: Igor Estankona. Poesia landu du nagusiki gaur arte. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Oso gazte hasi zen idazten, eta Arratiako Zantzoa literatura fanzinearen sorreran parte hartu zuen. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du euskal literatur kritika eginez eta kulturaren arloko artikuluak argitaratuz. 1998an "Anemometroa" bere lehen poema liburua argitaratu zuen. Lau urte geroago, bigarren poema liburua duena, "Tundra". 2004ko Irun Hiria Poesia saria irabazi zuen, "Ehiza eta nekea" liburuagatik. 2009an bere laugarren olerki bilduma kaleratu zuen, "Iratzeen esporak". Eta "Moskito" da argitaratu duen azken poema liburua. (Hizkuntza: euskara)

Iraupena: 1H14:59min
Irudikapenak: 34Balorazioa: 0Iruzkinak: 0Utzi zure iruzkina
Poetika 2021. LeireBilbao

2021-03-29. KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren testuinguruan: Poeta gonbidatua: Leire Bilbao Aintzin solasa: Yolanda Arrieta Musikaria: Claudia Alduncin (klarinetea) Leire Bilbao Euskal idazlen artean ahots propioa garatzen ari den poeta da. 2006an atera zen lehen aldiz literaturaren plazara, Ezkatak (Susa) poesia lanarekin. Scanner (Susa, 2011) du izenburua haren bigarren poema liburuak. Bere genero naturala poesia bada ere, azken urteetan, haur eta gazte literaturaren eremuan jarraitu du obra osatzen. Horrela, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk lanarekin Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi saria irabazi zuen 2017an. Nijole Miliauskaite poeta lituaniarraren olerki adierazgarrienak euskaratu ditu Munduko Poesia Kaierak bildumarako. Antologia ugaritan parte hartu izan du, eta bere poemak gutxienez hamar hizkuntzera itzuli dira. Helduentzako argitaratu du bere hirugarren poema liburua, Etxeko urak (Susa, 2020). Aurkezlea: Yolanda Arrieta. Irakasletza, Antzerkia, eta Kultura eta Gizarte Antropologia ikasi ditu. Idazlea, ipuin kontalaria eta literatur dinamizatzailea da. Bakarkako lana sormen tailerrekin uztartzen du. 1997an Irun Saria jaso zuen Jostorratza eta haria lanarekin. Arrietak, Argiaran alaba (Denonartean) liburuari esker, 2015eko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria jaso zuen. Omenaldia egin zioten 2019an Zarautzen, Literaturia Jaialdian. 2020anTxokolategia izeneko eleberria argitaratu du, Denonartean etxearen eskutik. Musikaria: Claudia Alduncin (klarinetista).

Iraupena: 53:41min
Irudikapenak: 22Balorazioa: 0Iruzkinak: 0Utzi zure iruzkina
"Iparraldea bertan: Lauburu"

2021-03-25. KM Kulturuneak eta EKEk antolatutako kontzertua, "Iparraldea Bertan" ziklo testuinguruan: Ttipi ttipitik elgar ezagutzen duten kantariz osatua da Lauburu taldea. Aldude Urepelen sortuak, betidanik kantuz ari izan dira: familian, eskolan, lagun artean… Lauak Iguzki Lore haur koroan ibilirik, Perruketak taldea osatu zuten eta Jo Maris lagun, Zuretako izeneko CD bat grabatu. Gaur egun Lauburu osatzen dute Katy, Nathalie, Paxkalin, Véronique eta Yvette-k. Errepertorioa, euskal kantu garaikidean (Xalbador, Lete, Berzaitz, Lurdes Iriondo…) hala kantutegi herrikoian hazten dira. Bi edo hiru bozetan berek moldatzen dituzte, gitarra lagun ezti eztia kantatzeko gogo belarrien gozagarri. Kantari eta musikariak: Katy Bidart, Paxkalin Aire, Nathalie Etchegaray, Yvette Oçafrain, eta Mikel Erramouspé.

Iraupena: 1H4:5min
Irudikapenak: 96Balorazioa: 3Iruzkinak: 0Utzi zure iruzkina
"Arquitectura señorial en Gipuzkoa. Evolución tipológica...", A. Peña

2021-03-31. KM Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialarien elkarteak antolatutako hitzaldia, "Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan: / Conferencia organizada por KM Kulturunea y la Asociación de historiadores guipuzcoanos "Miguel de Aranburu", en el contexto del ciclo "Pasajes desconocidos de la historia de Gipuzkoa": "Arquitectura señorial en Gipuzkoa. Evolución tipológica: de las casas-torre al palacio barroco". / Hizlaria / Participa: Ana Peña. (Idioma: castellano)

Iraupena: 1H27:15min
Irudikapenak: 162Balorazioa: 4Iruzkinak: 0Utzi zure iruzkina
Iparraldea bertan. "Libertatea"

2021-03-18. KM Kulturuneak eta EKE antolatutako proiekzioa eta solasaldia, "Iparraldea bertan" zikloaren testuinguruan: "Libertatea, Lur Olaizola Lizarralderen laburmetraia". Eleketa, ahozko oroimenak erakusketaren karietara, Euskal Kultur Erakundea-k (EKE) zinegile batzuei ahozko memorioaren gaia esploratzea eskatu die. Gaualdi hau Libertatea laburmetraia deskubritzeko eta egilearekin, Lur Olaizola Lizarralde, trukatzeko parada izanen da. Zein pelikula ikusi ote dira Ortzaizeko zine gelan? Zein irudi? Eta, Donibane Lohizuneko Le Sélect aretoan? Norbaitek film bat kontatzen dizunean, hitzak irudi bilakatzen dira: japonesak atun arrantzan, Cadillac eder bat, zerua blu.Irudiak pantailatik atera eta bizitzan sartzen dira. Elkarrizketa pantailarik gabeko zine areto bihurtzen da. Proiekzioa aitzin, Terexa Lekumberrik Eleketa aurkeztuko du, EKE-k eramaten duen programa, ahozko oroimenaren biltzeko. Partaideak: Lur Olaizola, Terexa Lekumberri, Maitane H. Eyheramonho. (Hizkuntza: euskara)

Iraupena: 39:2min
Irudikapenak: 43Balorazioa: 2Iruzkinak: 0Utzi zure iruzkina
"Violencia de masas, violencia sexual: la mujer ...", N. Adánez

2021-03-16. KM Kulturuneak antolatutako hitzaldia, "Auschwitzetik haratago: salbuespena eta masa-indarkeriaren jarraitutasuna Europako XX. mendean" ziklokoa: "Violencia de masas, violencia sexual: la mujer como víctima en guerras y conflictos civiles". Conferencia organizada por KM Kulturunea, perteneciente al ciclo "Más allá de Auschwitz: excepcionalidad y continuidad de la violencia de masas en el siglo XX europeo": "Violencia de masas, violencia sexual: la mujer como víctima en guerras y conflictos civiles". / Partaideak: / Participan: Noelia Adánez, Itziar Alkorta . (Hizkuntza: gaztelania / Idioma: castellano).

Iraupena: 1H35:16min
Irudikapenak: 258Balorazioa: 9Iruzkinak: 0Utzi zure iruzkina
Euskal ipuinak: Eleka konpainia

2021-03-09. Eleka konpainia 2006an sortu zen Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin. Daniel Landart izan zen konpainiaren bultzatzailea bi artista horien tirriak elgarretaraziz. Funtsean, berak zituen lehenbiziko testuak hautatu eta arramoldatu. Ikusiz alor horretan eskaintza eskasa zela, bi artistek sail horri lotzeko gogoa ukan zuten euskarari toki premiatsuena emanez, antzerki jokoa eta musika uztartuz. Bi bozetan ari izanez ipuinari bizitasuna eta arintasuna eman nahi zioten. Frango laster mediatekek eta eskola ezberdinek deitu zituzten. 2010ean, Txomin Heguy antzerkilari profesionalaren laguntzarekin «Hau dela, hori dela» ikuskizuna sortu zuten, Euskal Herriko hainbat tokitan aurkeztu zutena.2020ean, Ikas pedagogia zerbitzuari esker, “Hala izan ala ez izan” izeneko diskoa argitaratu dute. Helduei eta haurrei zuzenduak zaizkien hamabost ipuinez osatua da. Kondalari & musikariak :Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungaray. (Hizkuntza: euskara)

Iraupena: 49:56min
Irudikapenak: 96Balorazioa: 2Iruzkinak: 0Utzi zure iruzkina
Iparraldea bertan. "Gurashow"

2021-03-04. KM Kulturuneak eta EKEk antolatutako kontzertua, "Iparraldea bertan" ziklo testuinguruan: Bost kideetaz osatu "Gurashow" taldetik etortzen dira Philippe Albor, Maider Cigarroa, Amaia Riouspeyrous eta Kattalin Indaburu.Talde hortan emaiten dituzten kantu batzu emanen dituzte, eta bakotxak bere kantu unibertsotik atera kantuak eskainiko dituzte, bakarrik, bikoteka edo denek elgarrekin, izan kantu herrikoi, euskal poetenak edo berdin sorkuntzak… Helburua dute kantua eta musikaren partekatzea, denen plazerrarentzat. Partaideak: Philippe Albor, Maider Cigarroa, Amaia Riouspeyrous eta Kattalin Indaburu. (Hizkuntza: euskara)

Iraupena: 1H12:26min
Irudikapenak: 114Balorazioa: 1Iruzkinak: 0Utzi zure iruzkina
"El compromiso editorial frente a la desmemoria", A. Castán, J. Tarrida, M. Martínez

2021-03-02. KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, "Auschwitzetik haratago: salbuespena eta masa-indarkeriaren jarraitutasuna Europako XX. mendean" ziklokoa. / Coloquio organizado por KM Kulturunea, perteneciente al ciclo "Más allá de Auschwitz: excepcionalidad y continuidad de la violencia de masas en el siglo XX europeo": / Partaideak / Participan: Alfonso Castán (Contraseña), Joan Tarrida (Galaxia Gutenberg), Marta Martínez (ContraEscritura), Ruth Pérez de Anucita (modera.). (Hizkuntza / Idioma: castellano)

Iraupena: 1H54:26min
Irudikapenak: 264Balorazioa: 6Iruzkinak: 0Utzi zure iruzkina
"Una violencia indomita", J. Casanova

2021-02-18. KM Kulturuneak antolatutako hitzaldia, "Auschwitzetik haratago" hitzaldi-sorta testuinguruan. / Conferencia organizada por KM Kulturunea, en el contexto del ciclo "Más allá de Auschwitz". / Partaideak / Participan: Julián Casanova, Edurne Portela, Patxi Presa. (Idioma: castellano)

Iraupena: 1H26:21min
Irudikapenak: 474Balorazioa: 14Iruzkinak: 1Utzi zure iruzkina
1 - 45 >
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.