Artista Berrien Programa 2013-2014

E-posta Inprimatu

2013.11.28-2014.02.22

Komisarioa: Aimar Arriola

Artistak: Julen Agirre Egibar, Oier Iruretagoiena, Sahatsa Jauregi, Antonio Macarro, Daniel Mera, Mikel Otxoteko, Ainize Sarasola

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, Gipuzkoako artista gazteen sormen artistikoa bultzatu eta aintzat hartzeko asmoarekin, artista berrien ohiko lehiaketaren edizio berritua aurkeztu du.XLV. Edizio honetan bi urteko lehiaketa izatetik programa iraunkor bat izatera pasatzen da Gipuzkoako arte garaikidearen sormena eta ekoizpena sustatzeko, bi modalitate desberdinetan egituratuta:

 

 

ERAKUSKETA MODALITATEA:

Gipuzkoako Artista Berrien 2013-2014 erakusketa hau ohikoa izan den “finalisten erakusketa” ordezkatzera dator. Egitasmo horren hasiera-hasierako ezaugarria zen hogei bat artista obra bakar baten bidez ordezkatuta izatea.  Orain, formula horren ordez, ahalbidetuko da beren lana sakontasunez erakusteko interesa duten 7 artisten praktikak aldi berean aurkeztea. Euren arteko lotura da, hasiera batean, gure lurraldera murriztua egon den lehiaketa publiko batean parte hartu izana eta adin tarte zehatz batekoak izatea.

Oier Iruretagoiena  Ainize Sarasola

Betidanik hartu izan da Artista Berrien erakusketa hori Gipuzkoako artearen egoeraren neurgailu modura, baina, oraingo Artista Berrien Erakusketak ez du izan nahi diagnostiko emaile soila eta horren ordez esperimentazio gune berria proposatzen ari gara, non lekua izango duten gorputz eta zentzumen esperimentazioak, hala nola alderdi kognitiboak. Hori guztia, forma, irudi, soinu eta giro desberdinak sortuz teknikaren bidez eta barne leku zehatz bateko baldintzetara egokituta -KOLDO MITXELENA Kulturuneko erakusketa aretora, hain zuzen-, horrexek mugatuko baitu esperientziaren nondik norakoa.

Daniel Mera  Antonio MacarroGune horretan egongo dira:marraztutako hainbat forma eta egitura, arkitektura eta eskulturaren hasierara eramango gaituztenak (Julen Agirre Egibar); beste forma multzo bat  gorputzari interpelatzen diotenak, neurri eta itxuraren zitazio desbideratuaren bidez (Oier Iruretagoiena); objektu multzo bat, inguratzen gaituen gunearen ikuspegia aldarazteko asmoa duena (Sahatsa Jauregi); film zatien multzo bat espazioan barrena ipinita eta bere baliabide narratiboak bilatu nahian (Antonio Macarro); imaginario baten berreraiketa -ideia eta gauzaren arteko distantzia- errepresentazioaren mekanismoekin duen konpromisotik abiatuta (Daniel Mera); ikusi eta entzuteko gune bereziak, bideoaren berezitasunaren inguruan sortutakoak (Mikel Otxoteko); “subjektu sutsuen” imajinatutako multzo baten erakustaldi grafikoa (Ainize Sarasola).

Mikel Otxoteko Sahatsa Jauregi

Eta hori guztia, autonomia eta dependentziaren artean dagoen halabeharrezko tentsioaren barruan.

Aimar Arriola

Artista Berrien 2013-2014 Programako komisarioa

 

EKOIZPEN MODALITATEA:

 

Hiru ekoizpen proiektu berri hautatu dira, haien interesa eta bideragarritasuna kontuan hartuta, eta 2014. urtean gauzatu eta aurkeztuko dira. Gauzatze prozesuan Artista Berrien 2013-2014 Programako komisarioaren elkarlana eta laguntza izango dute. Hautatutako proiektuak:

Ivan Gomezen “Aparato#1 · Calcetines para caballeros de lana”:

"[...] hemen nire asmoa da kontuan hartzea irudikapenen eta horien mendeko tresnen existentzia materiala, halakotzat hartuta funtzio baten euskarri diren gailuak. “Aparato #1 · Calcetines para caballeros de lana” proiektuak edukiaren eta edukitzailearen arteko tentsioak fokalizatuko ditu ikus-entzunezko tresnari dagokionez; proiektatutako piezak bideoinstalazio izaera izango du.”

Ivan Gomez (Irun, 1984).  Hondarribia eta Bilbo artean bizi da eta bietan lan egiten du.

http://www.ivangomez.net/

 

Las chicas de Pasaik taldearen “Encuentros”:

“Ahotsak eta ahozkotasunak irudi filmikoan eta bideoan [...] duten paperaren inguruan pizten ari zaigun gero eta interes handiago horrek [...]  bultzatuta, Encuentros proiektuarekin “amodioaren” inguruan sakondu nahi dugu [...] elkarrizketa eta nolabaiteko dramaturgia abian jartzeko bitarteko gisa.”

 

Las chicas de Pasaik taldea Maider Fernandez Iriartek (1988) eta Maria Elorza Deiasek (1988) osatzen dute. Donostian bizi dira eta bertan lan egiten dute.

http://mariaelorza.com / http://maiderfernandez.tumblr.com/

 

 

Irkus (m) Zeberioren  “G.R.€.Z.I.A”

“Nire asmoa da etorkizuneko Greziari (zientzia-fikzioa oraina da beste ezer baino gehiago) buruzko marrazki eta istoriotxo labur batzuk (1) sortzea  80ko hamarkadako Sci-fi amerikarraren estilora | Antzerki greziarra.

(1) Komikiari buruz dudan ikuspegia: Idazkerak, pinturak edo musikak bezala, komikiak bere lengoaia propioa du eta ikuspegi askotatik ekin dakioke, ez bakarrik Aristotelesek aldarrikatzen zuen hasiera-korapiloa-amaiera egitura klasikotik. Marrazkitik heltzen bazaio, komikiak aukerak zabaltzen ditu, besteak beste poesiara, saiakerara edo performancera hurbilduz. Komikia ez da zinemagile frustratuentzat, lengoaia plastiko sekuentziala da, eta horrela lantzen dut. Marrazkiaren ikuspuntutik.”

Irkus (m) Zeberio (Martutene, Donostia, 1982). Bartzelonan bizi da eta bertan lan egiten du.

http://www.irkus.net/

 

JARDUERA PROGRAMA

 

Erakusketa eta Ekoizpen modalitateekin batera, Artista Berrien 2013-2014 Programak jarduera publiko batzuk ditu, Ebaluazio Batzordeak berak sortutakoak eta Programaren aurtengo edizioko parte hartzaileei bereziki zuzendutakoak.

Aurkezpenak

“Komunikazio publikoa”.  Partaideak: Julen Agirre Egibar, Oier Iruretagoiena, Sahatsa Jauregi, Antonio Macarro, Daniel Mera, Mikel Otxoteko eta Ainize Sarasola; Aimar Arriolak proposatuta.

Tokia: Koldo Mitxelena – Erakustaretoa eta Areto Nagusia

Ez da aldez aurretik izena eman behar.

“Komunikazio publiko” terminoaren kontzeptu juridikoa Jabetza intelektualaren legean jasota dago eta honela definitzen da “pertsona talde bati lanaren ale bana aurrez eman beharrik izan gabe, lana jendaurrean erakusteko egintza da”. Premisa horretatik abiatuta, Artista Berrien 2013-2014 Programako Erakusketan parte hartzen duten zazpi artistek erantzun librea ematen diote bere lan prozesuak jendaurrean komunikatzeko erakundearen aldetik jaso duten eskaerari.

Legearen arabera -erregela eta arau oro gisa, hautsi daitekeena-, komunikazio publiko bat honela gauzatu daiteke: “obra zinematografikoetan, fonografikoetan eta ikus-entzunezkoetan jasotako lanen proiekzio edo erakusketa publikoa eginez”, “jatorrizkoaren nahiz erreprodukzioen erakusketa publikoa eginez”, “hari bidezko edo hari gabeko prozeduren bidez lanak jendearen eskura jarriz”, besteak beste. Hemen zalantzan jarri nahi dira egintza artistikoari dagokionez aurrez ezarrita dauden irisgarritasun, bitartekaritza eta ikusmineko nozioak.

LEHENENGO KOMUNIKAZIOA:

Abenduaren 26a, osteguna, 19:00-20:30,Areto Nagusia

Emanaldiak:

AINIZE SARASOLA, “Tarot Night”, 2013, 22 min. Ingelesez eta euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

Sinopsia: “Tarot Night” zientzia fikziozko filma da, larunbat gauean garagardo batzuk hartzeko eta taroteko kartak botatzeko geratzen diren bi neskari buruzkoa.

 

ANTONIO MACARRO, "A Filme – Expedición”, 2013, 77 min. Eleaniztuna (gaztelania, frantsesa, ingelesa, maputxea, ingelesezko azpitituluekin).

Sinopsia:

Elkarrizketa sortzaile gisa planteatzen da filma, Filipinetako Raya Martin zuzendariak ezarritako adierazpen edo araubide moduko bat abiapuntu hartu eta elkarlaneko proiektu askoz zabalago bat osatzera iritsi arte, zeina oso kokaleku  desberdinetan grabatu den, hala nola: Jaipur, Delhi, Kyoto, Osaka, Nara, Taipei, New York, Nairobi, Tepoztlán, Mexiko Hiria, Txileko Santiago, Singapur, Abu Dabi, Leon (Frantzia), Paris edo Los Angeles. […]Hasierako programa horren inguruan antolatua –konfigurazio hain ezarri bezain infinituki ireki baten inguruan, hain zuzen–, narrazioa zabaldu egiten da, eta barruan ditu ezin konta ahala narrazio, adarkatzen eta elkar nahasten direnak: bidaia, bilaketa eta ezinezko kartografia ugari.”

 

BIGARREN KOMUNIKAZIOA:

Urtarrilaren 3a, ostirala, 16:00-20:00, Erakustaretoa

Aretoan egingo diren jarduerak: Julen Agirre Egibar, Oier Iruretagoiena, Sahatsa Jauregi, Daniel Mera eta Mikel Otxoteko.

MINTEGIA:

“Reflexiones sobre el sistema (del arte)”,  Peio Aguirreren eskutik

Tokia: Arteleku

Egunak: 2014ko urtarrilaren 16a eta 17a; 16:00etatik 20:00etara (urtarrilaren 16an) eta 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (urtarrilaren 17an)

Izena ematea eta argibide gehiago:

www.arteleku.net

 

Mintegi honetan landu nahi dira artista ororentzat edo artearen praxisean inplikatutako ororentzat funtsezkoak diren zenbait gai; autokontzientzia eta erreflexibilitate kritikoa, sistemaren kontzientzia hartzea, profesionalizazioaren paradigmak, instituzioa, merkatua eta galeria sistema, kritikaren zeregina eta komisarioa eta komisarioak arte-instituzio horren osagai gisa ezinbestean onartzea. Ekoizpen artistikoaren bilakaera kapitalismoaren garapenarekin batera gertatu da; beraz, edozein praktika artistiko birpentsatu nahi denean ezinbestekoak dira “lan ez-material edo kognitiboa”, “postprodukzioa”, “bitartekaritza” eta “ikerketa”, eta “globalizazioa” bezalako gaiak. Mintegi honek arte-instituzioaren konplexutasunetan argi egin nahi du, horien ulermena eta kritika sustatuz. Mintegiak parte hartzaileen inplikazio aktiboa lortu nahi du, arte-sistema honen irudi edo errepresentazio bat egiteko.

 

Peio Aguirrearte kritikaria, komisario independentea eta editorea da.

BARNE TOPAKETA PUBLIKOA:

“Analphabet Orkestra”, Larraitz Torresek proposatuta

Tokia: Arteleku

Egunak: 2014ko otsaila

Izena ematea eta argibide gehiago:

www.arteleku.net

Programa labur modura, proposamen honek lan prozesu baten edo gehiagoren fase ezberdinak azalduko ditu, eta horrela sakonduko da proiektuaren eta emaitzaren artean, diskurtsoaren eta praktikaren artean, barne praktikaren eta praktika publikoaren artean dagoen distantziaren inguruan; eta margen horien arteko eraldaketaren garrantziaren inguruan.

Analphabet Orkestra* izango da landuko den proiektuetako bat:lengoaia berri bat asmatzeko beharretik abiatuta (orain artekoa analfabetoa baita), aldi berean, gorputz beretik, eta beste batzuen ondoan hartzaile eta igorle izateko aukera ematen duen mekanismo bat proposatzen da.Zatikatzea taldean esperimentatzen da eta adimenen malgutasun bat bultzatu nahi du.

Larraitz Torres artista da.

 

(*) Analphabet Orkestra Larraitz Torresen performance bat da, eta aurrez Cascon (CasCo-storefront, Utrecht) eta Marfa Sumerschoolen (Texas) praktikan jarria izan da, beti desberdinak diren konfigurazioetan.

 

 

 

Fitxategi-eranskina:
FitxategiaDeskribapenaTamaina
Descargar este adjunto (ainize.pdf)Ainize Sarasola 48 Kb
Descargar este adjunto (danimera.pdf)Daniel Mera 51 Kb
Descargar este adjunto (julen.pdf)Julen Agirre Egibar 50 Kb
Descargar este adjunto (macarro.pdf)Antonio Macarro 50 Kb
Descargar este adjunto (mikel.pdf)Mikel Otxoteko, Sala de fusión 47 Kb
Descargar este adjunto (mikelbi.pdf)Mikel Otxoteko, Sala de condensación. 47 Kb
Descargar este adjunto (oier.pdf)Oier Iruretagoiena 49 Kb
Descargar este adjunto (sahatsa.pdf)Sahatsa Jauregi 53 Kb
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.