Gipuzkoako artista berrien programa 2015-2016

E-posta Inprimatu

 

Erakusketa / Exposición

Gipuzkoako artista berrien programa 2015-2016

2016-03-03 / 2016-04-30

 

 

 

Geruzaz Geruza. Estratuz Estratu. Masa eta Forma

 

Flyschterminoa alemanetik dator, eta itzuli ohi da «jario, labaindu edo irristatzen den lurra». Orobat esaten zaio harkaitz geruzen txandakatze erritmikoari, higaduraren bidez gastatzen diren dentsitate eta erresistentzia desberdineko laminek osatutako harkaitz multzoari, apaltzean lerro diagonal, sartune eta irtengunezko paisaia bat uzten duena. Geruzaz geruza daude eratuta; gainjartze hori, denboraren joanaz, ezkata itxurako paisaia bihurtu da, edertasun handikoa, neurri berean hauskorra eta zaurtzailea.

Geruzaz geruza gertatuz eta eboluzionatuz doaz deialdiaren oinarriek agindu bezala lurralde eta adin ikuspuntutik hurbilak diren sortzaile gazte hauen interesguneak. Geruzaz geruza, flysch bat garatzen den era berean, denboraz eta jalkitzeaz, eta alderdi horrek garrantzia du karrera artistiko baten garapenean. Denbora horrek iragan behar du, kontzeptuak, ideiak, interesak, lan egiteko moduak eta abar sendotu ahal izateko.

 

Erakusketa

 

Zortzi gipuzkoar artistak sakontasunez erakusten duteberen lana, beren konpromisoan oinarritutako proposamenen pisuagatik aukeratuak izan ondoren. Haien lanak espazio eta denbora berean batuta lortu dugu Gipuzkoako Artista Berrien 2015-2016ko programako aurtengo erakusketa.

Askotariko proposamenak dira, nola formatuari hala ideiei eta formalizazio teknikei dagokienez. Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa aretoan, sumatu egin dezakegu, sentitu, sartu zenbait lan prozesutan, azken urteotan egindako lanetan, baita lekuan edo lekurako egindako lanetan ere, eta ezaugarri horiek balio gaineratu bat ematen diote programa berrituari.

 

Xare Álvarez Berakoetxea

[...] Aldiberekotasun ideia partekatu eta barruan daramatela diruditen objektu higatu, primitibo, are arkaikoen konstelazio bat. Osagaien tasun sentibera, hala nola materialen fisikotasuna, haien zimurtasuna eta haien karga historikoa eta bizi karga dira lan honen oinarri nagusia. [...]

Izaskun Álvarez Gainza

[...] Loturak une zehatzen emaitza dira, une batez habitata partekatzen duten energiena. Aldagaiek ihes egiten digute: erresistentzia vs hauskortasuna. [...]

Nadia Barkate Barreiro

[...]Orain, txikle baten modura mastekatu eta luzatzen saiatzen naizen serie batzuekin ari naiz. Une honetan, zeinean egiten ari naizenaz ideiarik ere ez dudan, pentsatuta neukan guztia deformatzen denean nire eskutik pasatzean, atsegin hartzen dut.[...]

Elisabeth Domínguez Ran

[...] Keinu sentiberen bidez beste norabait lekualdatzen diren gauzak, beren esanahia aldatuz.[...]

Julen García Muela

[...]Barne hartzeko eta kanpoan uzteko gaitasuna duten osagaiak agertzen dituztenirudiak. [...]

Iván Gómez Gutiérrez

[...] Ez gara inoiz kontakizun guztien jabeak. Haiek abiatu eta beste batzuekin kateatzen dira, bat egiten duten ondare, hondar gisa, jario komun baten irudipena emanez: Historia.[...]

Ane Meoki Izaguirre

[...] Irudi artxibo pertsonal baten irudikapen inolako sailkapenik gabea. Premiatik, interesetik, inspiraziotik eta edertasuna bilatzetik sortzen den zerbait, sistematizatzeko logika orori itzuri egiten diona. [...]

Mikel R. Nieto

[...] Soinuaren aldez aurretiko baldintza isiltasuna da. Grabazio unetik entzute unera arte, isiltasuna funtsezko bezala agertzen da soinudun arte praktika ulertzeko, paradoxa batez deskribatzen baita: absentziaren presentzia. [...]

 

Jarduera programa

 

Erakusketaz gain eta harekin batera, jarduera programa bat planteatu da, jendeari oro har eta aurtengo gertaldian aukeratutakoei bereziki zuzendua.

 

Noraezean ibiltzea. Deriba lagundua

Ibiltzeko ekintza, askok baztertua, puntu batetik beste batera lekualdatzearen funtzionaltasunean ahaztua, ez da hori bakarrik, baizik eta irudipenak sortu eta iruditeria berriak dakartza gogora, ibiltze ekintza berean aurkitutako irudiei esker. Xede zehatzik gabe ibiltzeak abentura batean sartzea dakar, sartuta gauden egunerokotasun automata hautsiz, eta deriba kontzeptura garamatza, hain baliotsua eta estimatua edozein sorkuntza motatan, are gehiago arte sorkuntzan.

Artista Berrien2015-16ko programako artistekiko topaketa.

Noraezean dabiltzanak: Xare Álvarez Berakoetxea, Izaskun Álvarez Gainza, Nadia Barkate Barreiro, Elisabeth Domínguez Ran, Julen García Muela, IvánGómez Gutiérrez, Ane Meoki Izaguirre eta Mikel R. Nieto.

Jarduera mota: hitzaldi-topaketa

Koldo Mitxelena– Erakusketa aretoa

2016ko martxoaren 10a, osteguna, 19:00etan

Ez da izenik eman behar aldez aurretik.

 

Beste garai batzuk (ez beti) hobeak izan ziren 

Aurreko gertaldietan saritu edo aukeratutako artistengana hurbiltzeko modu gisa planteatzen dira topaketa hauek. Haietako bakoitzak erabakiko du zer motatako hitzaldi, topaketa, performance, ekintzaren bidez hurbiltzen gaituen bere lanera.

Honako hauek egongo dira: Sahatsa Jauregi, Daniel Mera, Manu Uranga eta Jaime de losRíos.

Jarduera mota: hitzaldi-topaketa

Koldo Mitxelena– Erakusketa aretoa

2016ko martxoaren 11, ostirala, 19:00etan

Ez da izenik eman behar aldez aurretik.

 

ZERGATIK HITZA – POR QUÉ LA PALABRA

«Zergatik hitza - Por qué la palabra»lantegia gure lana txostenetan, adierazpenetan eta aurkezpenetan aurkezteko ditugun moduak lantzean oinarritzen da. Zehazki, hitzaren eta irudiaren arteko erlazioa aztertzen du, hizkuntza lanabes gisa planteatuta, eta ez ilustrazio moduan. Hitzarekin lan egingo dugu irudiaren logikatik kanpo, eta irudia aldarrikatuko dugu hitzetik autonomoa den eremu gisa. Minduta gaudenez artistek beraiek beren lana teorizatu eta zuritzeaz ardura daitezen hizkuntzaren bidez, estrategia pertsonalak garatzen saiatuko gara, bi osagai horiekin jolastuz lanaren logikaren barruan integra daitezen.

Proposamena eta ardura: Haizea Barcenilla eta Zuhar Iruretagoiena, oraingo gertaldiko epaimahaikideak.Komisarioa eta artista, hurrenez hurren.

Jarduera mota: lantegia

Koldo Mitxelena– Erakusketa aretoa

2016ko apirilaren 26a eta 27a, asteartea eta asteazkena. 11:00etatik 14:00ak arte
Aldez aurretik eman behar da izena.

 

Leyre Goikoetxea

Gipuzkoako Artista Berrien 2015-2016ko programako komisarioa.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.