LUIS GORDILLO. Confesión general / Aitortza orokorra

E-posta Inprimatu

Luis Gordillo. Aitortza Orokorra da artistari buruz egindako erakusketa garrantzitsuena, Bartzelonako MACBA museoan (1999) eta Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía museo nazionalean (2007) egindako erakusketa antologikoen ondoren. Oraingo honetan berrehun pieza inguru bildu dira, sei hamarkada eta artistaren sorkuntza etapa guztiak jasotzen dituen ibilbide bat eginez.

Erakusketan garapen kronologiko bat  jarraitzen da eta lanak areto  espezifikoetan antolatuta daude, ondorengo geldialdiak kontuan hartuta: informalismoarekin lotutako marrazki automatikoak; pop britainiarrarekin ahaidetutako buruak eta hirulauhankakoak, oinezkoak eta auto-gidariak; 70eko hamarkadako ekoizpena egituratzen duen marrazkia eta hamarkada horretako zatirik handienean irudi fotografikoarekin eta serialitatearekin izandako esperientziak; 80ko hamarkada, bereziki Los Meandros seriea; 90eko hamarkada, bere margolan garrantzitsuenetako baten inguruan Blancanieves y el Pollock feroz;  mende honetako lehen hamarkadan euskarriei eta teknikei dagokienez egindako esperimentazio berriak, arte digitalari sarrera emanez; eta ibilbidea amaitzeko, 2015. urtean egindako buruen sail berri bat.

Luis Gordillok aintzatespen eta sari ugari ditu, besteak beste, Arte Plastikoetako Sari Nazionala, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina, Velázquez Saria eta Andaluziako Seme Kutuna. Pinturaren arloan lan zabala egin du, lengoaia desberdinak batuz eta era askotako planteamenduak eginez (informalak edo formalak, abstraktuak edo figuratiboak) sei hamarkadatan osatzen joan den lanetan.

Sevillako unibertsitatetik pasa ondoren, Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen. 1958an lehenengo aldiz joan zen Parisera eta informalismoa ezagutu zuen lehenik, eta Pop-art delakoa ondoren, zeinak adierazpen bide berriak eskaini zizkion. Parisera egindako bidaia erabakigarria izan zen bere karreran. Era berean, Londresera egindako bidaiak bere ibilbide artistikoa markatu zuen, artistaren pop garaiaren arrazoia izanik. Londresen, besteak beste, Hamiltonen eta Hockneyren lana ezagutu zuen eta, aurrerago, Amerikako Estatu Batuetako proposamen berriak Arte de España y América erakusketaren bitartez, non Robert Rauschenberg, Jasper Johns eta Larry Rivers artistek are gehiago piztu zuten hain iradokitzailea zen figurazio berri horrekiko interesa.

Luis Gordillo Madrilgo figurazio berriaren aitatzat eta azken hamarkadetako Espainiako margolari garrantzitsuenetakotzat jo dute. Espainiako eta nazioarteko museo nagusienetan ikus daitezke bere lanak. Veneziako eta Sâo Pauloko bienaletan parte hartu izan du, besteak beste; baita Espainiako eta atzerriko erakusketa nabarmenetan ere.

Francisco Calvo Serraller kritikariaren arabera, Gordilloren lanean dago “marrazkiaren eta margoaren arteko identifikazioa; espazioak sortzeko obsesioa; marratuetan, punteatzean, orbanetan eta laukietan oinarritutako grafismoa; Txinako tintaren erabilera, arkatz, marratu eta urratuekin ekortuta; hainbat ebokazio figuratibo, eta ikur identifikagarrien presentzia (hizkiak, zenbakiak, gurutzeak, etab.)”. Gordilloren ekoizpenaren ezaugarria izan da kategoria estetikoak eta dilema artistikoak konplexuagoak egitea, definizio hutsetatik eta aurrez ezarritako esparruetatik atera nahian, eta horretarako ikerketa etengabea gauzatu du, esperimentazio iraunkor batera eraman duena.

Erakusketa honen koprodukzioan hainbat erakundek parte hartu dute: Sevillako Arte Garaikideko Zentro Andaluziarrak, Santiago de Compostelako Arte Garaikideko Zentro Galiziarrak, Alhambrako eta Generalifeko Patronatuak, eta Granadako Guerrero Zentroak. 2017an leku horietan guztietan ikusi ahal izango da erakusketa.

Erakusketa:
2017.03.23 / 2017.06.10

Inaugurazioa:
Martxoaren 23an, 19:30ean

Ordutegia:
Asteartetik larunbatera
11:00-14:00 / 16:00-20:00

Jaiegunetan itxita
Apirilak 15, larunbata, itxita

Bisita gidatuak:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.