Artista Berriak 2018

E-posta Inprimatu

Zatien batasuna nahasketaren beharrik gabe. Gutxienez, batasun bilaketan konbinatu beharrik gabe, berezko espazioak errespetatuz baizik. Batasunak ez du zati bakoitzak berea duen identitatea disolbatu behar; indarra  baturatik lor dezake, batura ez-matematikotik, azkengabeko gorputzek dutenetik. Bat gehi bat ez dira beti bi izaten, badakizu: ‘nahasturik, ez irabiaturik’. Denoi ongi etortzen zaigun arren noizean behin irabiatuak izatea. Kolore guztiak nahastean, pigmentuan, beltza lortzen duzu; aldiz, argi kolorez egiten duzunean, zuria lortzen da. Halakoa da bizitza, dena dago beste faktore baten mende. Dena ezin daiteke kontrolatua izan. Zortzi elementuren batura zortzia baino zerbait gehiagoren bila, eta saiatuz ez dadin bat izan. Zortzi identitate mugagabearen bila.

Garazi Ansa Arbelaiz eta Leyre Goikoetxea Martínez
2018ko Gipuzkoako Artista Berrien Programako komisarioak

Julen Agirre Egibar
Etengabeko lan prozesua, marrazketaren bidez arkitekturaren eta eskulturaren edo egiturazko denaren alderdiez aritzen dena, ardatz harturik angeluak, ertzak edo eraikuntzako lotura puntuak; errepikapenaz baliatuz, arkitekturatik datozen eta arkitekturatik ihes dagiten sorkuntzak erdiesteko.

Nagore Amenabarro
Tolesdurak, materiazkoak eta fotografikoak edo bidimentsionalak, ikusteko sortuak, ukitzea edo tridimentsionaltasuna eskatzen dutenak. Objektuak gertutik laztandu beraietan sarturik; objektutik pinturara, pinturatik objektura, collagetik pinturara eta berriz objektura.

Ana Arsuaga
Enkoadratze konplexuak, pinturaren barruan tentsioa eta oreka bilatzen dutenak. Arazoan plazera bilatzearen gutiziak. Begi kliskaren eta begi keinuaren arteko muga. Markotik at gertatzen dena.

Mikel Escobales
Egituraren fintasuna ikusten denaren eta sumatzen ez denaren edo sumatzen denaren eta ikusten ez denaren puntu minean. Zeinuen azterketa eta esanguraren estalkiak

Nader Koochaki
Urruneko parajeetatik estandarrera erregistroa bilatzen duten ekintza baten arrastoak. Kontaketa erregistro gisa. Era analitiko eta metodikoa behatzeko eta deskonposatzeko, eginkizun horren zati bat ikusleari utzita, gero eraikitzeko, puntu itsua edo ikuspuntu bakarra saihestuz adierazle berriak altxatzera bultzatuz.
Dokumentazioa, artxiboa eta inbentariatua.

Mikel R. Pejenaute
Gorputza erdiesten duen bidimentsionaltasuna. Kolorearen trazua; materialtasunaren bolumena. Piktorikotik abiatzen diren eskultura prozedura bitartez estekatutako objektu multzoak.

Ainize Sarasola
Denboraren gainezarpenaren bidez osatutako marrazkia. Aldi baterako geruzazko prozesuaren emaitza, egunean eguneko uneak. Zeregin teknikoari datxekion egunerokoa.

Alazne Zubizarreta
Pertzepzio gorabeheratsuen iruditeria mina. Hibridazioak gai edo irudi teknikoetan, dedukzio anitzen gertakariaren xerka. Marrazki zuzenetik abiatuz, harmoniaren bidetik zirrarak edo emozioak bilatzen dituzten hainbat formalizaziotara iritsiz.

 

Erakusketa:
2018.07.05 / 2018.09.08

Inaugurazioa:
Uztailaren 5ean, 19:30ean

Ordutegia:
Asteartetik larunbatera
11:00-14:00 / 16:00-20:00

Jaiegunetan itxita

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.