Bestea naizek migrazioaren fenomenoari heltzen dio ikuspegi artistiko eta internazional batetik, sortzaileen lanaren bidez, haien lengoaiek errealitatea gako politiko eta poetikoan esploratzen baitute.
Erakusketa hau partikularraren eta unibertsalaren artean dabil, eta Gipuzkoaren eboluzio modernoari begiratzen dio 1950-1970 alditik, orduan hasi baitzen migrazio mugimendu handia, lurraldearen egitura soziala eta osaera etnikoa aldatu zuena. Arjun Appadurai antropologoak modernitatea deskribatzen du aro berri bat bezala, non fluxu handiek gizarteen bizitza berregituratzen baitute planeta osoan, bereziki migrazio fluxuak eta informazioarenak. Bertan, gainera, «irudimenaren lana subjektibotasun modernoaren elementu eraikitzaile nagusi gisa hartzen da». Horrela, irudimen artistikoa, inoiz baino gehiago, akziorako eszenarioa da.
Gauza al da artea politikaren joko globalean eragiteko indar bat eraikitzeko? Erakusketa honetako artistek migrazioaren auziari modu zuzen eta tangentzialean heltzen diote, maiz azpi-testu bat bezala harengandik sortzen diren beste alderdi batzuekin lotuta, hots, itzulpen kultura, aurrerapenaren kritika, bidaia, objektuaren eta materiaren migrazioa, artea eta ezartea, mugaren alde bietako ahotsak, ahots femenino salataria, turismoa, kontramonumentua, bazterkeria arraza, adina edo generoa dela eta… Erakusketaren ibilbideak argudio bat marrazten du, ibilaldi bat, ikusleak trazatu behar duena irakurria/atzemana izateko.
Lara Almarcegui (Zaragoza, 1972), Ángel Bados (Olazagutia, 1945), Hannah Collins (Londres, 1956), Eugenio Dittborn (Santiago de Chile, 1942), Iñaki Garmendia
(Ordizia, 1972), Housseinou Gassama (Senegal c.1980), Rogelio López Cuenca (Málaga, 1959), Cristina Lucas (Jaén, 1973), Antoni Muntadas (Barcelona, 1942), Itziar Okariz (San Sebastián, 1965), Fernando Sánchez Castillo (Madrid, 1970), Juan Ugalde (Bilbao, 1958), Apichatpong Weerasethakul (Tailandia, 1970), Franz West (Viena, 1947-2012).
Hamalau egileen egungo lanak aurkezten dira, lan berezi edo obren bertsio berriekin batera, KMKk ekoitziak erakusketa honetarako. Horiek proiektua errealitate globalera eta Gipuzkoako memoria historikora ainguratzen dute.
Koldo Mitxelena liburutegia erakusketaren osagarri izango da, Rogelio López Cuencaren no/w/here (hemen orain), 1998-2018 lantegiko 10-15 partaideen ikerketara zabalik izango da eta. Bai udal argazki artxiboa, bai Kutxa artxiboa, hiri osoa ere bai bertan egingo baita lana, ikerketa espazioak izango dira. egingo den lan bat, lantegi / erakusketan partaide guztien inplikazio zuzena eskatuko duena.
Erakusketa, une pribilegiatu hori ikuslearen eta artelanaren artean, eraikuntza bat da, gure arreta guztia eskatzen duen espazio batean kokatzen gaituena: energia hedatzen duten irudiekin pentsatzera gonbidatzen gaitu. Bestea naizek bloke semantikoak sortzen ditu, biziak eta irekiak, elkarrekin hitz egiten dutenak harik eta gorputz bat osatu arte parteak baino handiagoa dena. Garai dilatatu bat, espazio partekatu bat irakurketaz eta ikusizko markoaz harago doana, esperientzia komun baten sortzailea.
Alicia Chillida. Erakusketaren komisarioa