Gerra Zibila Gipuzkoan: erresistentzia eta duintasuna

E-posta Inprimatu

Erakusketa:

2019.09.10 - 2019.12.28

Jatorrizko ideia:

Aitzol Arroyo, Aitor Azurki

Inaugurazioa
Irailaren 10ean, 19:00

Komisarioa:

Antoni Nicolau

Ordutegia:
Asteartetik larunbatera
11:00 - 14:00 / 16:00-20:00
Jaiegunetan itxita.

Koordinazioa:

Ainara Martín

 

Gerra Zibila Gipuzkoan; erresistentzia eta duintasuna izeneko erakusketa Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza, KOLOO MITXELENA Kulturunearen bitartez, Gipuzkoako ondareari buruz bultzatzen ari den lan ildo baten barruan kokatzen da.

 
Beste berrirakurketa batzuk eta Gipuzkoako gizarte osoaren ekarpenak onartzeko prest dagoen proposamen ireki baten aurrean gaude.
 
Erakusketa honek, halaber, balio du KMK liburutegiak gerra zibilari buruz dituen funtsen balloa Jlabarmentzeko. Horretarako, garai hartako kartelen eta materialen lagin bat eta urte haiei buruzko komiki sorta bat gehitu dira, erabiltzen duten lengoaia bisuala eta eskaintzen duten
freskotasuna oso interesgarriak baitira Gerra Zibilaren memoria desberdinetara hurbiltzeko.
 

MEMORIA TAILERRAK

PROZEDURAK ETA METODOLOGIA

 

Espazio honek xede jakin bat du: beren memorietatik abiatuz errelato kolektibo bat eraikitzen parte hartu nahi duten taldeak aktibatzea eta lan egiteko bitartekoak jartzea.

Memoria biziaren ideia oinarri hartuta proposatzen dugu topaleku hau hiru hilabetez proiektuak langai dituen gertakarien inguruko ikuskerak trukatzeko. biltzeko eta partekatzeko. Areto honetako hormetan gehitu nahi ditugu. modu ikusgarrian. bertaratzen diren lagunen ideiak. memoriak eta oroitzapenak.

Horrez gain. inguruan dabiltzan guztiak ere gonbidatzen ditugu prozesu honetan aktiboki parte hartzera.

 

LANTEGIAREN EGITURA

 

1. Sarrera

2. Lehen hurbilketa

2.1. Galdera eta eztabaida proposamenak

2.2. Ideia giltzarriak zehaztea

2.3. Ideia giltzarriak ikustea eta ondorioak ateratzea

3. Atsedenaldia

4. Bigarren hurbilketa

4.1. Galdera eta eztabaida proposamenak

4.2. Ideia giltzarriak zehaztea

4.3. Ideia giltzarriak ikustea eta ondorioak ateratzea

 

TAILERRETAN PARTE HARTU NAHI IZANEZ GERO

Noiz: Hileko azken ostiral arratsalde eta larunbat goiz guztietan, irailean, urrian eta azaroan.

Ordutegia: Ostiraletan16:30etik 20:00etara eta.larunbatetan11:00etatik 14:00etara.

Non: Erakustaretoan prestatutako espazioan.

Norentzat: Gai honi buruzko ezagutza edo interesa duen edonorentzat, haien adina, sexua edo jatorria edozein delarik ere.

Iraupena: gutxi gorabehera: 3 ordu eta 30 minutu.

Izen-emateakhttps://tinyurl.com/GZG1936

Fitxategi-eranskina:
FitxategiaDeskribapenaTamaina
Descargar este adjunto (GZG36 HOJA SALA CAST.pdf)Hoja de sala de la exposición 1444 Kb
Descargar este adjunto (GZG36 HOJA SALA EUSK.pdf)Erakusketako eskuorria 1432 Kb
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.