Bide luze eta malkarra

Inprimatu

BIDE LUZE ETA MALKARRA

2021.11.04 - 2022.02.26

KOLDO MITXELENA KULTURUNEA

ERAKUSTARETOA: 

 

Ordutegia asteartetik larunbatara
  11:00 - 14.00 eta 16:00-20:00
Bisita gidatuak

 

Beldurrari eta enfrentamendu-kontsignari aurre eginez, batzuetan mantso, ziiurtasunik gabe edo ongi ulertuak izan gabe baina konbikzio sendoz beteta, kalea eta iritzi publikoa irabazi zuten intelektualen, sortzaileen, kolektiboen nahiz norbanakoen mugimendu zibiko espontaneoen erreakzioa jaso nahi dugu erakusketa honetan.

 

Hainbat horma tematikotan banatuta, erakusketa honek horixe kontatzen digu: zer errakazio izan zuten gure herrialdeko sortzaileek, nork bere esparruan, indarkeriaren zilegitasuna ukatzeko kalean, ikasgeletan, politikaren arloan eta zernahi jokabide sozial eta pertsonaletan.

 

2011ko urriaren 20an, ETAk bere agur ekitaldia hasi zuen, arrandia handirik gabe. Hamar urte geroago, erakusketa honen bidez, omen egion nahi diegu beren konpromisoarekin, beren bizitzarekin, beren suhartasun edo adorearekin, amaiera hori, agur hori, behin betikoa izan zedin lagundu duten kultura gizon-emakume guztiei.


Komisarioak

Javier Balda / Aritz Gorrotxategi / Felipe Juaristi

Fitxategi-eranskina:
FitxategiaDeskribapenaTamaina
Descargar este adjunto (bibliografia.pdf)bibliografiabibliografia1461 Kb