Gure Artea 2000

E-posta Inprimatu

2000/10/10 - 2000/11/22

Komisarioa:
Artistak: Javier Alkain, Ixone Arregi, Bene Bergado, Iñigo Cabo, Naia del Castillo, Jon Mikel Euba, Iñaki Larrimbe, Maider Lóez, Marien Martínez, Juan Carlos Meana, Marina Mendieta, Asier Mendizabal, Juan Mendizábal, Begoña Montalbán, Fermín Moreno, Manu Muniategiandikoetxea, Itziar Okariz, Julio Pardo, Juan Pérez Agirregoikoa, Txuspo Poyo, Sergio Prego, Iñigo Royo, Roberto Ruiz Ortega, Pilar Soberón, Eduarado Sourrouille
Testuak: Mª Carmen Garmendia, Alicia Fernández
Muntaia:
 

Prentsa oharra:

GURE ARTEA 2000

Berriro dugu aurrean Gure Artea Sarien beste edizio bat. Aurtengoa hamaseigarrena da. Edizioz edizio Gure Artea finkatu egin da lehiaketa gisara, eta behar-beharrezko topaketa bilakatu da aztergai hauek hartzeko: Euskal Herriko artearen egungo egoeran ageri diren proposamenik interesgarrienak eta azaleratzen diren talentuak. Sorrera izan zuen 1982. urteaz geroztik behin baino gehiagotan eraldatu da lehiaketa hau, gaurko moldera iritsi aurretik. Bi urtez behingoa izatea, diru kopuru bereko hiru sari ematea eta arte arloen arabera saritzeko modua desagertzea: horra hor, 1996an egindako aldaketa batzuk, antolatzaileek agertu duten ardura eta gogoaren adierazgarri lehiaketari kalitatea eta sona emanez aurrerabidean joateko.

Artistek ere ondo erantzun dute betidanik, lehiaketa hasi zenetik, eta parte hartzea handia izan da. Horrek adierazten du artistek sariak irabazteko irrika izan dutela, zeren eta sari horiek beren lanei aitorpena emateaz gain, lagungarri gertatzen baitzaizkie beren lanbidean aurrera egiteko eta beren lanen berri emateko. Azken deialdian aurkeztu ziren 213 hautagaietatik hogeita bost hautatu zituzten Gure Artea 2000 erakusketan parte hartzeko. Artista gazteak izan arren, esperientziaz eta lanaz betetako kurrikulumak dituzte. Gehienek prestakuntza akademiko sendoa dute, batzuek atzerriko egonaldiez eta lanez osatua, gainera.

Erakusketa kolektibo askotan gehientsuenetan, hainbat artista bildu ohi dira ardatz baten inguruan: gai bat edo ideia bat edo hari bat, bilbea ehotzen joaten dena azken emaitza baterakoa izan dadin. Halako erakustaldiak antolatzeko nahitaezkoa da partaideak eta edukiak irizpide batzuetan oinarrituta hautatzea. Bestelakoa da Gure Artea 2000, eta bestelakoa izan da aurreko edizioetan ere. Alicia Fernándezek katalogoko testuan azaltzen duen bezala, Gure Artea 2000 oso lan ezberdinak biltzen dituen erakusketa kolektiboa da, eta ez du zentzu bateratzailerik ez orokortzailerik; aitzitik, artista banakoen proposamenak gehiago dira, joera kolektiboak baino. Artistek beren ibilbideak burutzeko hartu dituzten bide, norabide eta irtenbide ugariak proposatzen ditu erakusketa honek, Euskal Herriko arte egoeraren ikuspegia aberasten dutenak.

Gure Artea 2000 erakusketak ezaugarritzat dauka arte lengoaia eta lan egiteko molde askotarikoak eta anitzak elkartzea. Euskal Herriko sormenaren egungo egoera agertzen du. Izan ere, gure artistak gaur egun sortzen ari diren artea da. Arte heterogeneo eta plurala kontzeptuetan, metodologietan eta emaitzetan, eta era guztietako proposamenak hartzen dituena. Artista batzuek baliabide klasikoak erabiltzea aukeratzen dute ekoizteko, hala nola, margolanak Javier Alkain, Maider López, Marien Martínez, Marina Mendieta, Juan Mendizábal, Manu Muniategiandikoetxea, Julio Pardo, Juan Agirregoikoa eta Roberto Ruiz, edota argazkiak Bene Bergado, Iñaki Larrimbe, Txuspo Poyo, Iñigo Royo eta Eduardo Sourrouille. Beste batzuek, berriz, nahiago dute adierazpidetzat beste teknologia eta jardunbide berriago batzuk hartu, hala nola, bideoa Sergio Pregok, edota ordenagailuko irudiak Ixone Arregik eta Pilar Soberónek. Badago, era berean, euskarriak biderkatu eta jardunbide bat baino gehiagoko lanak aurkezten dituenik, hala nola, instalazioak Naia del Castillo, Juan Carlos Meana eta Begoña Montalbán edota bideo-instalazioak Iñigo Cabo, Jon Mikel Euba, Asier Mendizábal, Fermín Moreno eta Itziar Okariz.

Erakusketa osotasunean ikusteak burura ekartzen dizkigu Kevin Power arte kritikariak aipatzen dituen bi eragile hauek: “mende amaiera honen bi ardatz nagusiak, batetik, arte kontzeptualaren ekarpenak (...), eta bestetik, collagea jardunbidetzat hartua, bere ñabardura guztiekin: mihiztaketa, muntaketa, hibridazioa, hurbiltasuna, zatiketa, bereganatzea, dei egitea, etab.” Bi eragile horien nahasketak aukera ematen du proiektu, proposamen eta metodologia berezietarako, eta horiek, aldi berean, bi eginkizun betetzen dituzte, batetik, beste artista edo sortzaile batzuek erabilitako eta garatutako kontzeptuak bateratu, deitu, galdetu, osatu, berritu edo interpretatu, eta bestetik, ideia propioak eta pertsonalak proposatu eta garatu. Artista hauen gauzarik interesgarriena da bitxikeria hutsean ez gelditzea, alderantziz, beren interesen bilaketan, sortzeko prozesuak aztertzen dituzte eta zalantzan jartzen, eta beren lanetan beren aztarnak uzten dituzte.

Testua: Mari Fran Machín

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.