Minimal Art

E-posta Inprimatu

1996/2/2 - 1996/4/13

Komisarioa:
Artistak: Carl André, Dan Flavin, Donald Judd, Sol Lewitt, Robert Morris, Peter Halley
Testuak: Mel Bochner, Michael Bourel, Nicolas Bourriaud, Hal Foster, Michael Fried, Donald Judd, Robert Morris, David Pérez, Barbara Rose, Phyllis Tuchman, Richard Wollheim
Muntaia:
 

Prentsa oharra:



Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakusketaretoan MINIMAL ARTeren artistarik esanguratsuenen lan hautatuak ditugu ikusgai. Carl André, Dan Flavin, Donald Judd, Sol LeWitt eta Robert Morrisen lanak, hain zuzen ere. Horiez gain, Peter Halleyk egindako lana ikusteko aukera ere izango dugu, gaur egun minimalismoak duen eraginaren adierazgarri.

Erakusketan ditugun lan horiek egiterakoan forma geometrikoak erabili dituzte nagusiki artistek; forma horiek ez dute inolako interpretazio subjetiborik egiteko modurik ematen eta artearen oinarri-oinarrizko kontzeptuaren bila dabitza.

Artelan honek Europa eta Estatu Batuetako hainbat zentro eta bilduma pribatutatik ekarrritakoak dira.

SUBJETIBOTiK OBJETIBOTASUNERA

Pop Artearen figurazio eta espresionismo abstraktuaren subjetibotasunari kontrajarriz sortu zen Estatu Batuetan Minimal Art; Tatlin eta Malevitxen eragin konstruktibista eta Marcel Duchampen objektuaren tratamenduari buruzko ideiak izan zituen abiapuntu.

1966an New Yorkeko Jewish Museoan eraskusketa bat egin ondoren hasi zen Richard Wollheim Minimal Art terminoa erabiltzen; izen hori eman zien, hain zuzen ere, kontzeptu amankomunak oinarritzat zituzten artista talde bati. nahiz eta artista horiek inoiz ez zuten onartu mugimendu baten partaide zirenik. Kritikoek gehienbat aipatu zituztenak honako hauek izan ziren: Carl Andre, Dan Flavin, Donald Judd, Sol LeWitt eta Robert Morris.

Forma primario eta geometrikoetatik abiatuz egiten zituzten beren artelanak; errepikapen modularra, teoria filosofiko eta zientifikoetan oinarritutako konnotazio hotz eta inpertsonalak eta industriak erabili ohi zituen material eta prozedurak erabiltzea dira bost artista horien lan tridimentsionalak definitzen dituzten zenbat ezaugarri.

Filosofian, hizkuntzalaritzan eta sorkuntzako baste arlo batzuetan ere aldi berean sortu zen estetika berri hori. Merce Cunningham eta John Cageren lanak aipa ditzakegu adibidetzat, lehenengoak narratiboak ez diren koneografiak egin zituen eta bigarrenak errepikapena eta aniztasun zorrotza erabili zuen bere musika lanetan.

Laurogeiko hamarkadan abangoardia historikoak berrikusteari ekin zitzaionean (Postmodernitatea), Neo-Geo mugimenduak abstrakzio geometrikoa bereganatu zuen eta arte minimalistak ukatu zien balore sozial eta pertsonala eman zien bere obrei. Peter Halley dugu mugimendu honen ordezkarietako bat. Konstruktibistek hasitako abstrakzio geometrikoa minimalistek berreskuratu eta Neo-Geo delakoek berriz hartu zuten hura arte plastikoen barruko joera bailitzan garatu da eta bihar-etzi etorriko diren belaunaldiek aztertu eta beste dimentsio bat emateko aukera izango dute.

CARL ANDRÉ (Quincy, Massachussets, 1935)

Arte ikasketak egin zituen eta Frank Stellarekin aritu zen estudio berean. ondoren trenbidezain izan genuen Pensilvanian; ogibide horrek berebiziko eragina izan zuen aurrerantzean artista horren artelanetan.

Bere lanak erlaziozko sistema matematikoak dira kantitate, unitate, pisu eta formari dagokionez; materialean, berriz, dentsitate, zurruntasun eta opakotasuna dira nagusi, adreiluak, zementuzko blokeak, zurezko habeak, aluminioa, altzairua eta zinka erabiltzen baititu.

Brancusiren erako zutabea hartzen du erreferentziatzat, baina zentzu bertikala aldatu eta horizontalki bilatzen dio oreka.

"Inoiz ez dut obra buruan irudikatzen ez eta papaerean marrazten ere; egiten ari naizen bitartean nire burutik pasatzen zaidana sentsazio bat da, sentsazio fisikoa, alegia, zerbait egiten, eraikitzen ari naizela sentitzen dut, gauza horren pisua ere senti dezaket. Ez da ikusmenaren sentsazioa, sentsazio fisikoa baizik, ateari bultza egin eta zabaltzean sentizen denaren parekoa".

DAN FLAVIN (nEW yORK, 1933)

Arte ikasketak egin zituen eta museozain izan zen denboraldi batez New Yorkeko Arte Modernoko Museoan.

Lanpara eta hodi fluoreszenteen arteko interakzioaren ondorioz koloreak materiarekin eta argiarekin dituen harremanak aztertu ditu 1960tik, ikuslea bildu eta inguruan duen espazioarekiko harremana berdefinitzera behartuz.

"Artea pentsamendutzat har dadin aldarrikatzen dut".

DONALD JUDD (Excelsior-Springs, Missouri, 1928-1994)

Arte kritiko eta teorikoa, "Objektu Espeziofikoak" entsaioa idatzi zuen, bidimensionalitateari uko egin eta artistak benetako espazioan lan egin behar duela defendatu zuen bertan.

Egitura zurrunak eta inolako anbiguetarerik gabekoak erabiltzen zituen, kuboa esate baterako, zurezkoa, metalezkoa edo plastikozkoa, lerro jarrai batean edo progresioan kokatzen zuen gainjarriz, itxita zein irekita, horman tinko zein lurrean.

1980ko bukaeran Chinati Foundation sortu zuen eta bertan daude orain bere lanik gehienak.

"Sinple eta xumea izan dadin nahi dudalako da nire obra geometrikoa, hori izango da seguraski arrazoietariko bat. Baina beste aldetik emaitza naturalistak ere bilatzen ditut, imaginario eta espresionista ez direnak."

SOL LEWITT (Hartford-Connecticut 1928)

Malevitx eta Bauhausen teorietatik jaso zituen lehenengo eraginak.

Forma egonkorra eta iraunkorra du gogoko eta kuboa hartu du horren eredutzat. Egitura konplexuko serieak egiten ditu. Bere obrak exekuzio inpertsonaleko prozesu erreflexiboa du ezaugarri.

Kontzeptua eta ideia ez dira gauza bera Sol LeWitten iritziz, ideiek praktikan jartzen dute kontzeptua eta ideiak baino ezin daitezke izan artelan.

"Bolumen tridimentsional batek betetzen duen gune kubikotzat har daiteke espaizoa".

ROBERT MORRIS (Kansas City-Missouri 1931)

Filosofia eta arte ikasketak egin zituen. Teoriko modura "Eskulturari buruzko oharrak" izenburudun liburua idatzi zuen; testu horietan tridimentsionalitatearen arazoei buruzko hausnarketa sakona egin zuten.

Bi autoreren eragina da nabari Morrisengan: Marcel Duchamp eta Tatlin; eskultura errepresentazioarengandik aske uzten duela dio azken horri buruz.

Morris arte minimalistako artistarik multidisziplinarrena da. Bere dantza performanceak Fluxus mugimendutik hurbil daude. Morrisen lanek Gestalta ikertzen dute, fisikoa, pertzeptiboa eta psikologikoa forma sinpleetatik abiatuz erlazionatzen ditu.

Obraren azken emaitzari baino prozesua eta materialari (feldroa, beirazko fibra, aluminio espanditua eta altzairua) ematen dio garrantzi handiagoa.

"Gauzak norberarekin daude espazioan, ez da norbera espazioan gauzez inguratuta dagoena, hori da nabarmendu nahi nukeena".

PETER HALLEY New York 1953)

Yaleko Unibertsitatean sartu ahal izateko bertako prestakuntza eskolan ikasteari ekin zion, baina ez zuten Arte Ederretan onartu (departamentu hori oso kontserbadorea zen) eta Artearen Historian matrikulatu zen. Zenbait urte igaro zituen New Orleansen eta Europan zehra ere ibili zen ondoren. 1980an New Yorkera itzuli zen eta East Village artegunearen berpizkundean parte hartu zuen. 1981ean industriako materialak erabiltzen hasi zen bere lanetan, day-gloa (kanpoko hormak margotzeko erabiltzen den erroilua), esate baterako. Lehendabiziko gelaskak (koadroan marraztutako laukiak) ere garai hartan egindakoak dira eta hurrengo urteetan maiz errepikatu zituen.

Artista minimalistek eta neo-geo lelaunaldiak - Peter Halley mugimendu horren kidetzat hartu izan da- arteari buruz duten kontzeptua ezberdina da erabat, eta hori da, hain zuzen ere, bien artean dagoen alde nabarmenaren oinarria: "Minismalistei murruen lerroak, bolumenak, partehartzearen ikuspuntua interesatzen zaie. Nik, berriz, egitura horien esanahi kulturala bilatu nahi izan dut".

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.