Gure Artea 93

E-posta Inprimatu

1994/6/14 - 1994/7/17

Komisarioa:
Artistak: Jose Ramon Elorza, Jose Ramon Amondarain, Jesus Dick Rekalde, Alfredo Alvarez Plagaro, Jose Amantegui, Jose Antonio Azpilicueta, Luis Candaudap, Xabin Egaña, Gorka Eizagirre, David Garcçia, Iñaki Imaz, Prudencio Irazabal, Julia Irazustabarrena, Eduardo Lopez, Juan Carlos Meana, Jesus Melendez, Julio Miguel Pardo, Mabi Revuelta, Ana Isabel Roman, Eduardo Sourroville, Azucena Vieites, Guillermo Zuaznabar Alberto Rementeria, Mikel Bergara, Eduardo Lopez, Jose Maria Elexpuru, Encarna Cepedal, Juanjo Novella
Testuak: Mari Fran Machín
Muntaia:
 

Prentsa oharra:



Gure Artea 1993 dela eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakusketa Aretoan ageri dira Pintura eta Grabatuan aukeratu eta saritutako lanak.

Erakusketa hau, aurrez Bilboko Rekalde Aretoan eta Gasteizko América Aretoan erakutsi bada ere, Donostian hazi egiten da saridun artisten beste lan multzo batekin. Hauek lehiaketan parte hartu ez badute ere, beren lan artistikoaren lekuko dira.

Gure Artea 93 Lehiaketaren ibilia.

Sariak zergatik dauden eta artistek zergatik hartzen duten beraietan parte galde dezakegu; beren aukeratzeko moduekin adostasunik gabe egon gintezke; epaimahaien erabakien zalantza izan dezakegu eta bai eta hura kritikatu ere. Baina, galde dezakegu bai eta ere, zer eta nola egin behr den artisten lanak ezagutzera emateko eta zein den horretarako modurik onena.

Historian zehar artistei laguntzeko eta babesa emateko modu ezberdinak egon izan dira: bekak, pentsioak, dirulaguntzak, mezenazgoak, enkargu ofizialak, lehiaketak, etab... Beren abantaila eta oztopo guztiekin sormena zuzpertzeko amankomuntasuna dute.

Egun jasaten dugun krisi ekonomikoak eragin negatiboa du artearen merkatuan eta, artista gazteak egoera zailei aurre egin beharrean gertatzen dira beren ibilbide artistikoan aurrerapenak egin ahal izateko.

Gure Artea lehiaketa, bere hamaika deialdi eta partaideen zerrenda luzearekin, beren lana ezagutzera eman nahi duten euskal artistentzat bultzagarri bat da..

Gure Artearen edizio ezberdinek beren bilakaera eraman dute urte bakoitzeko deialdian hartzen zuen esperientziaren neurrian aldaketak eginaz. Honela egunean egoteko interesa nabarmen ikusten zaio, gure garaiko artea lagunduz eta bultzatuz.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sortu zituen 1982an, urteroko izaerarekin, Pintura eta Eskulturako Gure Artea sariak. Sari hauen helbururik nagusiena euskal sortzaileei beren labide artistikoko aurrerapenean bultzada ematea da.

1984ko deialdian sartu zen grabatu saria, eta 1989an, bere jaiotzaren 150 urteurrenean, argazki saria sartu zen. Espezialitate honen sarrerak partaidetza handiagoa, ugaritasuna eta aurkeztutako lanen sormen ugaritzea ekarri zuen.

Lehiaketa orotan bezala, Gure Artean parte hartzen dutenek zenbait baldintza bete behar dituzte parte hartu ahal izateko. Artista bakoitzak lan bakar bat aurkez dezake modalitate bakoitzean, gai eta materialak askatasun osoz aukera ditzakeelarik. Lanen neurriek ezin dute aldeko hiru metroko neurria gainditu.

Saritutako lanak Euskal Herriko Elkarte Atuonomoaren jabetzako bihurtzen dira, bere ondarearen barne sartuz, eta esplotazio, banaketa eta komunikazio publikoaren jabetza intelektualeko eskubidea ere bere eginaz. Akzesiten bat lortzen duten partaideek edo epaimahaiak erakusketako kide izateko aukeratuak direnek, modu esklusiboan eta dohanik uzten dute beren lanen erabilera eta jabetza intelektualeko eskubidea urte beterako.

Aukeratutako eta saritutako lan guztiak Eusko Jaurlaritzak argitaratutako katalogo batean jasotzen dira eta Elkarte Autonomoko hiru hiriburuetan erakusten den erakusketa bat osatzen dute.

Gure Artearen edizio honetan 352 lan aurkeztu dira, 274 pinturan eta 78 grabatuan. Partaidetza indize handi honek adierazten du euskal artistek duten sariekiko ardura, zeren hauek beren lanaren gizarte aitorpena bideratzeaz gain, laguntza bat dira beren lanbide artistikoaren aurrerabidean eta lanaren hedapenerako.

1992an ez zen deialdirik egon eta hamar urteko ibiliaren ondoren lehiaketako oinarrietan zenbait aldaketa egitea beharrezkotzat jo zen.

Eusko Jaurlaritza eta hiru diputazioen artean lortutako akordioarekin aldi berri bat hasten da Gure Artea Euskal Herriko arte plastikoetako saririk garrantzitsuena bilakatuz.

Gure Artea 93k zenbait berrikuntza ezarri ditu Lehiaketan:

- Bi urtean behingo bi modalitateren deialdiak. Urte batean deialdia Pintura eta Grabatuentzako izango da; hurrengoan Eskultura eta Argazkiarentzako, eta horrela hurrenez hurren. Horrela denbora tarte handiagoa dago espezialitate bereko bi deialdiren artean eta bideratu egiten da artista berrien bilakaeren neurketa.

- oinarri ekonomikoen %100eko gehikuntza, aurreko oinarrien gainean, egungoen zenbatekoak hauek izanik: Pinturan 2.000.000, 1.250.000 eta 750.000 pezeta lehenengo, bigarrengo eta hirugarrengo sarientzat; Grabatuan, 1.000.000, 600.000 eta 300.000 pezeta.

- Akzesitak kentzea. Baina sarietakoren bat eman gabe geldituko balitz, epaimahaiak erabaki dezake 125.000 pezetako akzesitak ematea.



Gure Artea 93 Artistak eta obrak

Artista gazteen partehartze ugaria ezaugarri orokorra da Gure Artea deialdietan, horrela Euskal Herrian egiten den artearen adierazgarri bihurtuz bera.

Erakusketa honetan aurkezten diren obrek une honetako diskurtso artistikoan dagoen aniztasuna adierazten duen heterogeneotasun handia nabari dute. Norbanakotasuna orokortasunaren gaindi agertzen da eta artista askok bere obretan joera eta lan metodo ezberdinak batzeko aukera egiten dute.

Pinturako modalitatean, saritutako hiru lanek oso estilo ezberdinak eta pertsonalak dituzte. Jose Ramon Elorzak, gardentasunen jokoarekin, urak eragindako zentzazioen munduan sartzen gaitu, hau delarik egungo bere kezka artistikoaren muina. Jose Ramon Amondarainek forma geometrikoak testura eta koloreagatik bereizten diren perspeketiba fiktizioaren errekreazioan ezartzen du bere arreta. Jesús Dick Rekaldek kolorearen presentzia azaleren bazterreko margenetan bakarrik agertzen den obraren proposamena egiten digu.

Aukeratutako lanek ere proposamen ugari egiten dizkigute: azaleren tratamenduaren kezka Gorka Eizagirre, Iñaki Imaz, Xabin Egaña eta Prudencio Irazabalen lan abstraktoetan; errealismo kritikoak egunerokotasunari, euskal arteari, zineari eta gizarte kontsumoari erreferentziak eginaz Jose Antonio Azpilicueta, David García, Joxe Amantegui eta Eduardo Sourrouilleren lanetan; figurazio eskematikoak Eduardo Lópezek eta Ana Isabel Románek; obraren zatiketan, puska zenbaitetan, elementuak errepikatuz, irudi figuratibo eta abstraktuak pilatu eta elkartuz edo materialak aldatuz Alfredo Alvarez Plágaro, Jesus Meléndez, Julio Miguel Pardo, Guillermo Zuaznabar, Juan Carlos Meana, Azucena Vieites eta Luis Candaudapen lanetan; objektu sinbolikoen sartzea Mabi Revuelta eta Juan Carlos Románen lanetan; egitura geometriko eta egitura organikoen konbinaketa Julia Irazustabarrenaren lanean.

Grabatuen modalitatean, litografia, aguafuertea eta xilografia bezalako teknika klasikoen ondoan, lan bakarra (monotipoa) eta urratsaren ideia nabarmentzen diren imprimaketa modu berriak sartzen dira.

Alberto Rementeríak “Desayuno sobre la hierba” izenburudun litografia egin du, erreferentziatzat duen Maneten pintura ezaguna bezalakoa, ikusleari uzten dio bi obren arteko puntu amnakomunen aurkikuntzako “jolasa”. Mikel Bergararen lan guztiz geometrikoak arkitektura du gai. Artearen Historiaren aipua egiten duen beste lana Eduardo Lópezena da, Marcel Duchampen botilategia hartu eta testu labur batekin elkartuz, irudiaren emoziozko zirrararen bila abiatzen da.

Modalitate honetako lanen multzoa aukeratu diren beste hirurekin osatzen da. Jose Maria Elexpuruk, aguafuertea eta xilografia konbinatuz, naturari egiten dio aipua; Encarna Cepedalek zuri beltzeko litografia egin du gardentasunetan eta forma organikoetan arreta jarriz; Juanjo Novellak monotipoa egin du ohizkoak ez diren inprimaketa teknikak bilduz: gutun baten kalkoa mastekatutako txiklearen euskarria da.

Erakusketa honetan erakutsitako lanak, bakoitza bere disziplinan, euskal artearen panorama osatzen duten teknika, joera eta gaien ikerta eta erreflexiorako gonbite dira.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.