KONTRAINDARKERIAK. Emakumeenganako erasoei buruzko praktika artistikoak.

E-posta Inprimatu

2010/10/28 - 2011/2/5
KONTRAINDARKERIAK. Emakumeenganako erasoei buruzko praktika artistikoak.
Komisarioa: Piedad Solans
Artistak: Shoja Azari, Nazan Azeri, Maja Bajevic, Louise Bourgeois, Stefan Constantinescu, Alicia Framis, Coco Fusco, Regina José Galindo, Cristina Lucas, Sükran Moral, Beth Moysés, Alexandra Ranner, Paula Rego, Teresa Serrano, Azucena Vieites
Testuak: Piedad Solans
Muntaia: Equipo 7
Prentsa oharra:

KONTRAINDARKERIAK Emakumeenganako erasoei buruzko praktika artistikoak

Indarkeriaren biktima den emakumearen irudiak, hedabideek eta ikusizko industriek zabaldu dutenak, ez du agertzen gizarte patriarkal eta arkaiko batzuen indarkeria historikoa eta estrukturala, gizarte horien indarkeriazko eredu eta praktikak modu askotatik betikotzen eta erabiltzen baitira gaur egun. Horregatik, emakumea hierarkiatik eta ezarritako ordenatik bereizten denean lehertzen den indarkeria, nola gizarte demokratikoetan hala autoritarioetan, ezin azter daiteke jarrera identitarioetatik, baizik eta kulturaren eta botere egituren kritikatik, indarkeria ekoitzi, kontrolatu eta banatzeko haien teknologia eta mekanismoekin (barne hartuta gorputz ideal, afektu, desira eta amodio narraziozko iruditeria femenino bat). Genero indarkeriaren aurkako politikek eta legeek sarri askotan “egitateei” eragiten diete eta saihesten dute hura irudikatzen eta transmititzen den dimentsio narratibo, bisual eta sinbolikoa. Hedabideek eta ikusizko industriek, indarkeria kudeatzean, hura zabaldu eta ikuskizun bihurtzen dute, pobreziarekin eta ustelkeriarekin duen harremana saihestuz. Axolagabetasuna, isiltasuna eta ikusezintasuna dira indarkeria ahalbidetzen eta erreproduzitzen duten dimentsioak.

Hirurogeiko hamarkadako aktibismo feministatik identitatea, sexualitatea eta gorputza aldarrikatzen zituzten estetika eta arte praktikak, laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik, indarkeria eta borroka politiko, mediatiko eta soziala salatzera pasatu dira, emakumeen gorputza praktika sozial, kultural, erlijioso, militar eta ekonomiko batzuen gurutzegune gisa ikusiz. Arte auzia gorputz “pribatuaren” ikusmoldetik gorputz estatalera pasatu da, indarkeriaren teknologia imaginarioak eta mapa geografiko, sinboliko, politiko eta sozialak eratuta.

Ildo horretan, KONTRAINDARKERIAK. Emakumeenganako erasoen aurkako praktika artistikoak delakoak, jarreren, bitartekoen eta formatuen elkarrekiko erlazio batean, askotariko ekintza eta begirada artistikoak aztertzen ditu, zeintzuek indarkeriaren fikzioak erabiltzen baitituzte edo elkarren aurka jartzen, oroimena, afektuak eta esperientziaren bizipen ez zatikatua irudikapen ideologikoen objektibotasunaren eta loturarik ezaren aurka jartzen, eta igorle/betetzaile/ikuslearen konplizitatea agertzen. Ikusizko industrien errealismoa begirada artistiko batek ukatua da, itxuretatik harago, beste ikuskera bat erakusten duenak, agerian utziz emakumeei egotzitako irudi eta teknikak, haiei jaramonik egin ez dien isiltasun politikoa, kondenatuak izan diren ikusezintasuna, eragindako mina, hertsatu dituen mehatxua, gizartearen ezaxolaren edo onespenaren aurrean. Arteak zalantzan jartzen du biktima den emakumearen irudi sinbolikoa eta imaginarioa, eta kontra egiten dio sozialki esleitua daukan esanahiari –mendetasuna, ezintasuna, oinazea–, indarkeriari aurka eginez zentzua azpikoz goratzen duten eta haren irudiak eta irudikapenak blokeatzen dituzten ekintza trans/politikoen bidez.

Artista batzuek, hala nola, Alicia Framis, Regina José Galindo eta Beth Moysések, performance hiritarrak egiten dituzte, jendaurreko ekintza gisara, etxeko indarkeriaren eta gizarte erasoaren biktima diren emakumeak bilduz eta ezkutaketaren eta jendaurrekotasunaren arteko jokoa agertuz, eta beste batzuek, berriz, Coco Fuscok, esaterako, lan, pobrezia eta emigrazio egoeretan jasaten duten indarkeria salatzen dute, sinbolikoki eta legalki adostua eta hedabideek nahiz iritzi publikoak isildua. Cristina Lucas, Nazan Azeri eta Sükran Moralek, beren bideo eta performanceetan, hipermaskulinitateak emakumeen aurka erabiltzen duen indarkeria erlijioso, kultural eta historikoa salatzen dute, eta Shoja Azari eta Stephan Constantinescuk, berriz, agerian uzten dituzte gizartearen isiltasuna, axolagabetasuna, beldurra eta pasibotasuna. Alexandra Ranner, Maya Bayevic eta Paula Regok etxe eremuko beren pribatutasuna agertzen dute, baita hura gertatzen den ezkutuko gizarte egiturak ere; Teresa Serranok, ostera, genero harremanen eta sexu jazarpenaren eraikuntza sinboliko eta afektiboen zirkulartasuna erakusten du; eta Sükran Moralek eztabaidan jartzen du emakumeek indarkeriaren usadiozko transmisioan duten betekizuna. Louise Bourgeois eta Azucena Vieitesen
marrazkiek zatiketa eta subjektibotasuna erreklamatzen dituzte ikusmolde oso baten aurrean eta konstruktu kultural eta historikoen determinismoaren aurrean; besteak beste, Phoebe Gloekner, Debbie Dreschler, Roberta Gregory, Mary Fleener eta Claire Bretécherren komikiek transgresioa, sexualitatea eta senitartekoen abusuen eta oroimen traumatiko baten aurreko askatasuna aldarrikatzen dituzte, eta, Jorge de Juan eta Luis Iglesias, Isabel Franc eta Susana Martín, Carlos Jiménez, Jean-Marc Reiser, Jessica Abel, Marjane Satrapi, Ange Feuchtenberger eta Y. Tatsumik emakumeen zailtasunak agertzen dituzte eta zer-nolako indarra garatzen duten boterearen estereotipoen eta gizonen indarkeriaren biktima ez izateko, indarkeria hori presente baitago, kontrapuntu gisa, Gasca bildumako komikietan.

Piedad Solansek Malagako Unibertsitateko Emakumearen Azterketa Historikoen Institutuko V. Carmen de Burgos dibulgazio feministako Saria irabazi zuen 1997an Feminismo y poder bere artikuluagatik.

Fitxategi-eranskina:
FitxategiaDeskribapenaTamaina
Descargar este adjunto (Kontraindarkeriak_katalogoa.pdf)Kontraindarkeriak - katalogoa / Contraviolencias - catálogo 6223 Kb
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.