Jose Antonio Sistiaga. Lorategi irudikatu bateko islak.

E-posta Inprimatu

2011.06.16-2011.09.24

Komisarioa: Jean-Michel Bouhours, zinemagilea eta Parisko “Musée d’Art Moderne. Centre Pompidou”ko kontserbatzailea (Bilduma Modernoak).

Obrak erakusgai: 107obra: 6 pelikula, 17 pintura oihal gainean, 8 pintura kartoi gainean eta 76 pintura paper gainean.

Lorategi irudikatu bateko islakerakusketak bere belaunaldiko euskal artista garaikide orijinalenetako bat aurkezten du haren ehun bat lanen aukeraren bidez. Jose Antonio Sistiaga, 1932an Donostian jaioa, margolaria, marrazkilaria eta zinemagilea da aldi berean. Haren prozesu diziplinartekoak bere arte hizkuntza abstrakzioaren alorrean etengabe berritu ahal izatea ahalbidetu du. Vassily Kandinsky abstrakzioaren fundatzailearen lanaren eta, gero, 50eko hamarkadako margolaritza «informalaren» eragina izan ondoren, artistak gero eta gehiago jo zuen kolorearen, argiaren eta mugimenduaren hizkuntzaren mesedetan forma ezkutatzen den konposizioetara.

Jorge Oteizaren laguna, Sistiagak era aktiboan parte hartu zuen eskultoreak 1966tik aurrera bultzatutako euskal artisten korronte kolektiboan. 60 eta 70eko hamarkadetako diktaduraren testuinguruan jarrera ekintzailea hartu zuen: euskal artista garaikideen GAUR taldearen sustatzaile eta kide izan zen; sormenean oinarritutako irakaskuntza alternatibo baten zenbait saio bultzatu zituen, haurrei zuzenduak; gogoeta kritiko bat garatu zuen artearen mugen inguruan; ekintza publikoak eta performanceak antolatu zituen. Parte hartu zuen halaber 1972ko «Iruñeko Topaketak» mitikoetan (diziplinarteko jardunaldi haietan euskal artista garaikideak eta nazioarteko abangoardiako ordezkari nabarmenenak bildu ziren). Jose Antonio Sistiaga ezaguna da nazioartean zeluloidearen gainean pintatutako bere filmengatik.

Zinemagintza   abstraktuaren  historian, Ere Erera baleibu… (1968-70) filmaren egilea da,  kamararik gabe  inoiz egindako luzeena.   Bere pintura-lanaren jarraipen zehatza izateko sortu dituen filmetako batzutan urteak eman ditu,  lana doia  eta zorrotza izan behar baitzuen.

Erakusketak  erdi gunea zeharkatzen du, Sistiagaren lanak  duen diziplinarteko izaera balioeste aldera.  Erdi gune horrek ibilaldiaren kanpoaldean  gaiaren inguruan antolatutako gela desberdinekin  bat egiten du  (marrazki beltzen, marrazki erotikoen,  kosmosaren, lau urtaroen gela… edo zinema oso baten baldintzak biltzen dituen proiekzio-gela).

Sistiagaren Islek ihes egiten diete mundu ametsezko edo irreal bateko bide bihurriei, bere baitan itxiegi irizten baitio horri Sistiagak, espazioaren eta denboraren metafisika baten ibilbidearen alde egitearren.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.