Amable Arias. Kaosari eta zoriari forma

E-posta Inprimatu

Erakusketa honek Amable Ariasen (León, 1927- Donostia, 1984) ibilbide sortzailearen alderdirik ezezagunenen berrikuspen bat bildu du. Ez da, beraz, Gaur taldearen (Amable, Balerdi, Basterretxea, Chillida, Mendiburu, Oteiza, Sistiaga eta Zumeta) eragileetakoa,Manifiesto izenekoaren lehen zirriborroaren egilea  eta Galeria Barandiaranen (Donostia, 1965-67) kosortzaileetakoa izan zenaren atzerabegirako osoa.

Amablek, haurtzaroan, bere bizitza osoan penazio eta ezintasun mugagabeak eragin zizkion zoritxarreko istripu bat izan zuen. 1979az geroztik, beste ebakuntza kirurgiko baten ondoren, bere mugikortasuna oso mugatua gertatuko da eta horrek bere lan sortzailea marrazki txiki, collage eta koadernoetara mugatuko du. Bere praktika piktorikoan, hirurogeiko hamarkadako lehen urteetatik, marra hautsiko abstrakzio espresionistarenak diren poetika propioetan eta izaera ugariko figurazioan ibiliko zen. Askatasun sortzaile horrek joera bateko edo bestekoak ziren artisten arteko eztabaidekiko tartea utzi zion. “Ez dago bakarra den arterik” esan ohi zuen. Hain zuzen ere Geometría no euclidiana con perritos (1976)bezalako obra batean bilduko du abstraktu arrazionalista eta figurazioaren arteko konbergentzia ironikoa. Baina batzuetan oihartzun surrealista nabarmena duen figurazioaren bidez definituko du bere unibertso propioa, izaki arraro eta txikiek, errealitatetik ateratako pertsonaiek, irudi zoomorfoek, hibridoek, espektrozko edo fantasiazkoek, bestiario atsegin edo izugarriek bizitua. Xalotasun eta hutsaltasun itxuraren pean, gertatzen den errealitatearekiko tartea baiesteen duen mundua.

Hirurogeita hamarreko urte nahasietan izaera ezberdineko idatzi bidez hartuko du jarrera (horien artean bere Poemas de la verdad, 1974) edo disidentzia estetiko-politikoan partaide diren marrazki, komiki, collage eta margoetan. Adibidez: Pelotari (1974), Eusko Abertzaleak II (1974), El comunista (1975), A Rudolph Bahro, preso en la RDA (1978),  Homenaje a Puigmiquel (1980) marrazki sorta eta bestelako posta igorpenetako esku-hartzeetan edo La jirafa cuadrada(1974-83)sortako collage ugaritan. Beste sormen esparru bat, barnekoiagoa, Cuadernos experimentales de arte (1978-1979) bidez hedatuko da.

Amableren aparteko proiektu bat, oraindaino inoiz erakutsi gabea, bere liburutegiko liburuetan egindako esku-hartzeena da.    Poetika jabetuzale batek ematen digu maitasuna, gogoa eta jolasa (ironiko eta ludikoa) abian jartzen dituen irakurketa horren berri. Pentsagarria den irudi bezala ilustratutako dokumentu funts baliotsu honek 2.480 marrazki ditu 429 liburu eta dozenaka aldizkaritan bilduak Tupamaros izenpean. Orri horietan ere aurki ditzakegu maite dituen egileen zenbait erretratu. Bestalde, Borges edo Sartreren liburutan marraztutako zenbait irudik paperean edo mihiseetan egindako sorta berrietara migratuko dute.

Gaurdaino ezaguna ez den beste lan bat Rollo (1981-1982) da, paper argizariztatua, 9,550 cm. luze eta 15,3 zabalerakoa, teknika ezberdinez gauzatua. Berriro bere kosmos berezia atontzen du, errealarekin elkarrizketan.Gauza bera esan daiteke bere  Historia de Euskalerria(1983-84) liburu artistikoaz, bere azken proiektuetakoa. Bestalde lehenbizikoz entzun ahal izango dira performance poetiko-soinuzkoekin lotutako proiektuan: Poemas fonéticos (1981) eta Espacios poéticos (1981-1982). Ekintza dadaistaren eta absurduaren poetikaren nolabaiteko memoria dago pieza hauetan. Zorira zabaltze bat dago, zeren bere irakurketa eta grabaketan espero ez denak ere zantzua hartzen du, isilduak eta prozesu horretan aldatuak.

Ikusgarria dena aztertzen duten irudien eraginkortasun misteriotsu bat dago edo giza izatea mehatxatzen duten hybris ezberdinen memoria bat Macabros (1983) deitzen duen berrogeita hamar marrazkiko sortan agertzen den bezala.Indarkeria fratrizida ikertzen du, doilorrean eta gizakia zeharka dezakeen ongia eta gaizkiaren arteko muga kolokakoan. Erakusketa honek artista aske baten, egungotasun ezordukoa berraurkitzen laguntzen du, giza kondizioan bere predikatu tragiko, paradoxazko, alai, misteriotsu, errebeldeetan… ikertu zuen artistarena, kaosari eta zoriari forma.

 

Hezkuntza programa

Bisita gidatuak:

Taldeentzat, aldez aurreko erreserba eginda.

  •  Norbanakoentzat, aldez aurreko erreserbarik gabe.

Egutegia eta ordutegia: Martxoaren 5etik ekainaren 8ra, asteartetik larunbatera: 11:00 - !4:00 / 16:00- 20:00.

Tailerrak:

  • FAMILIAk…AMABLE ETA GU

Familientzat edo 6 urtetik aurrerako neska-mutilentzat, betiere pertsona heldu batek lagunduta. Jardueraren helburua da familiako kide guztien artean koadernotxo bat egitea teknika desberdinak erabiliz, Amable Ariasen obra oinarri hartuta.

Egutegia eta ordutegia:

Martxoak 9: 12:00,  Apirilak 20: 12:00, Maiatzak 11: 17:00, Ekainak 1: 12:00

Aldez aurretik eman behar da izena (lekua mugatua da) 

  • TALDEAK…AMABLE-ATZEN

11 urtetik aurrerako neska-mutilak eta Batxilergoko ikasleak. Teknika desberdinak probatzeko aukera izango dute (cadavre exquis, fatagaga poema, collage, papier collé, marrazkia), Amable Ariasen lanarekin zerikusia dutenak, hain zuzen.Aldez aurretik eman behar da izena (lekua mugatua da)

Egutegia eta ordutegia:

Martxoaren 5etik ekainaren 8ra, asteartetik larunbatera: 11:00 - !4:00 / 16:00- 20:00.

 

  • PUBLIKO OROKORRA… AMABLE ETA NI

Arte zaletasuna duen publiko orokorrari zuzendua

Parte hartzea sustatu eta Amable Ariasen obraren irakurketa desberdinak lortzea da helburua.Publikoak eskuragarri izango du, sinadura edo iradokizun liburuaren antzera, marrazketa koaderno bat, bere obra propioa bertan egiteko.

Harremanetarako: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu   Telefonoa: 669 630 882.

 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.