BIBLIOTEKA ETA JAKINTZA Artxiboak, mutazioak, konfigurazioak

E-posta Inprimatu

Komisarioa: Piedad Solans

2014.03.20 -2014.08.09

Artistak:  Ignasi Aballí, Eugenio Ampudia, Xabier Erkizia, Fernanda Fragateiro, Dora García, Pablo Genovés, Mariam Ghani, Candida Höfer, Joseph Kosuth, Eva Lootz, Maider López, Ricardo Okaranza, Arrate Rodriguez, Sean Snyder, Montserrat Soto, Zhou Xiaohu

“Biblioteka” eszentriko gisa pentsatu zelarik, eta bere jatorrizko tokitik desplazatuta, erakusketak Koldo Mitxelena Kulturunearen fundazioaren lehen hogei urteak ospatzen ditu, komunikazioaren gizartean liburuari, lengoaiari eta bibliotekari lotuta dauden gaien berri emanez. Biblioteka bateko gunean egiten den bezala, irakurketarako ibilbide eta eremu semantikoak, sinbolikoak eta kontzeptualak sortzeaz gain, indizeak, testu/inguruak, narrazioak, digresioak eta taxonomiak ere sortzen ditu.

Obren eraginez, klasiko ondorengo jakintzaren erakunde gisa azaltzen da biblioteka: artxiboak, ezagutzaren metaketa eta desagertzea, entropia eta jakintzaren hondakinak, irakurketa eta hermeneutika, itzulpena eta zentsura, dokumentatzeko eta sailkatzeko euskarriak nahiz programa digitalak, eta irakurtzearen ekintzaren intimitatetik irudi nahiz hipertestuen, pantaila nahiz ikuskizunen irakurle/ikuslearen konektibitate publikora igarotzeko urratsa.

Arte garaikidetik abiatuta, artisten begiradak biblioteken funtzio soziokognitiboa, eta eraldaketa historikoak nahiz teknologikoak hartzen ditu, eta pentsamendu, kultura, zientzia eta lengoaiaren transmisio kolektiboaren gune den aldetik, aurre egiten die erronkei.

Piedad Solans

Komisarioa

 

 

 

Gehiago

 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.