1516-2016. Bake-itunak Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren Bake-ituna proiektuko erakusketa nagusia da, eta desberdinak baina jarraituak diren bi esparrutan garatzen da, biak Donostian kokatuak: San Telmo Museoan eta Koldo Mitxelena Kulturunean.
1516-2016. Bake-itunak erakusketak ibilbide zabala egiten du bakeak artean duen irudikapenformetatik, zuzenbideko, politikako eta historiako figuretatik abiatuta. Hogeita bat museotako artelanak erakusten ditu –Museo del Prado, Louvre, mnac, Bilboko Arte Ederren Museoa, Arabako Arte Ederren Museoa, Musée Bonnat- Helleu, Musée Goupil, Rijksmuseum, Amsterdam, Baionako Euskal Museoa, Zumalakarregi Museoa, Museo de América, Museo del Ejército, Calcografía Nacional, bne, mncars, macba, Centre Pompidou, Artium, Frac Aquitaine, Oteiza Fundazioa eta f.x. Artxiboa–. Artelan horiek bakea, itunak eta akordioak, desmilitarizazioa, gerrarik ez egotea eta indarkeriarik eza aipatzen dituzte. Garrantzizkoa da azpimarratzea ondare horiek baizik ez ditugula erabili erakusketa egiteko, eta hurbilagotik aztertu ahal izan yugula nola irudikatzen dugun geure burua; bakearen arkeologia moduko zerbait gure instituzio zibiletan. Bakearen Iberiar Eskolak xvi. Mendean aholkatutako aurkibideei jarraikiz, erakusketa bederatzi kapitulutan banatzen da, modu anakronikoan: Lurraldeak (geografiaren esku-hartze militarra, muga artifizialak, paisaiaren sakralizazioa), Historia (heroia monumentalizatzea, memoria historikoa, aurriak), Enblemak (banderak, arranoak eta usoak), Miliziak (haur soldaduak, zalditik erortzea, soldadu ezezaguna), Hildakoak (zibilen aurkako gerrak, biktimarioa, memorialak), Ekonomia (gerrako harrapakinak, gastuak, museoak), Armak (apaindura, erabilera zibila, desarmatzea), Biztanleria (errefuxiatuak, migrazioak, mestizajeak) eta Tratatuak (teologia, dialektikak, eszenaratzeak). Lehenbiziko bost kapituluak San Telmo Museoan daude, azken bostak, berriz, Koldo Mitxelena Kulturunean, eta Hildakoak atalak giltzadura-lana egiten du bi espazioen artean. Islamaren kontrako gerrek eta Amerikaren kolonizazioak Bakearen Iberiar Eskolarentzat izan zuten garrantzi berezia ere –gure garaietan ere larrialdiak izanda– oso nabaria da erakusketa osoan. Ibilbidea hamasei museoren edo geldialdiren aurkezpenarekin txandakatzen da: (San Telmo Museoan) Tata Vasco; Liburu Plumbeoak; Erreinuen Gela; Versailleseko Jauregiko Ispiluen Galeria; Museo del Pueblo; Musée d’Art Moderne, Departement des Aigles, Marcel Broodthaers-ena; Jean de Bloch Museoa; Porrajmos-en Museoa; (Koldo Mitxelena Kulturunean)
Holokaustoaren Memoriala; Otto Neurath Museoa; Anti-Kriegs- Museum; The Family of Man; Hiroshima Peace Memorial Museum; La Verité sur les colonies; Del Tercer Mundo; eta Palestinarekiko Solidaritatea adierazteko Nazioarteko Arte Erakusketa. Bitartekotzaren arkeologia berezi bat ere badago, gaur egun museoak ikusleekin harremanetan jartzen duen tresna nagusia, gure sinbolo publikoen instrumentalizazio pedagogikoan sorburua duena. Bakearen inguruko jokoak, katiximak, mapa kritikoak, koralak, ikastetxeak, film didaktikoak, testuliburuak, antzezlanak, didaskaliak eta ariketak bildu dira. Ibilbide osoan barrena behin eta berriz galdetzen da zer dela-eta bakeari buruzko erakusketa bat eta ea zergatik funtzionatzen duten gizarte zibilaren tenplu diren diren museoek ongizatea, adostasuna eta bakea irudikatzeko espazio gisa. Hain zuzen, galdera horrek ematen digu bide irudikapen horien konplexutasunean sakontzeko, ikur eta sinbolo horietako askoren anbiguotasuna igartzeko, eta segurtasunaren, gizarte-ongizatearen eta joritasunaren irudikapenek maiz ezkutatzen dutena aurkitzeko; alegia, biktimak eta kostuak ere badituen bakezko mundu zoriontsu bat. Bakea ez da bakarrik gure gizarteen helburu utopiko bat, gerraren beste aurpegia ere bada.
Komisarioa: Pedro G. Romero
2016ko ekainaren 18tik urriaren 2ra
Ordutegia: Asteartetik igandera, 10:00 - 20:00 Jai egunak barne
1516-2016 BAKE-ITUNAK BISITA GIDATUAK
SAN TELMO MUSEOA + KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
UZTAILA |
ABUZTUA |
IRAILA |
|
12 |
9 |
13 |
EUSKARA |
26 |
23 |
27 |
GAZTELANIA |
Ordua: 17:00
Iraupena: 1h 20´
Doan
Erresebak: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943 48 15 61
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
UZTAILA |
ABUZTUA |
IRAILA |
|
7/21 |
4/18 |
1/15 |
EUSKARA |
14/28 |
11/25 |
8/22 |
GAZTELANIA |
Ordua: 18:30h.
Ez da erreserbarik egin behar
Doan
Familia tailerrak: Uztailako larunbat guztietan.
Ordua:12:00h.
Ez da erreserbarik egin behar
Doan