Mitsuo Miura

E-posta Inprimatu

1994/8/3 - 1994/10/2

Komisarioa: Armando Montesinos
Artistak:
Testuak: Vicente Lorca, Armando Montesinos
Muntaia:
 

Prentsa oharra:



Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakusketa Aretoak 1966tik hona Espainian hizi den Mitsuo Miura,japoniar artistaren artelanen selekzio bat aurkezten du.

Erakusketa osatzen duten obrek hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik gaur egunera bitarte eginikoak dira; eta artista honen sormen prozesuaren bilakaera ikusteko aukera ematen digute.

Bere ibilbide zabalak, etapa eta garai desberdinekoak, nortasun propioa du eta forma sinpleetan oinarrituriko hizkuntzaretz bidez egiten du paisaiaren interpretazioa, kolorea delarik elementurik nagusiena.

Mitsuo Miura. Bizitza.

Japoniako iparraldeko hiri industrial batean, Iwaten, jaio zen 1946. urtean eta bertan egin zituen lehenengo arte ikasketak. Berak dioenez, zorte oneko gizona izan da betidanik; izan ere, haurra zela izan zuen irakasle partikularrak, inolako ohligaziorik jarri gabe, gerora bere lana izango zenari buruzko informazio aberatsa eman zion. Berarekin ikasi zuen pintatzen eta marrazten, baina batez ere, pintura bizitzako parte garrantzitsu bezala hartzen.

1965. urtean Europan zehar bidai bat hasi zuen Europako artea bertatik ezagutzeko eta, ondoren. zenbait herrialdetan ibili ondoren, 1966. urtean Espainiara etorri zen bizitzera. Grabatua ikasi zuen, hiru urtez. Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan, baina ez zitzaion gustatu bertan erabiltzen zen hezkuntza sistema itxiegi eta teknikoegia. Cuencan eta Madrilgo mendizerrako Bustarviejo herrian bizi izan zen, Madrilera bizitzera joan aurretik.

1969. urtean egin zuen here lehenengo erakusketa Madrilgo Egam arte-galerian eta geroztik ere maiztasunez egingo ditu. Lehenengo erakusketa honen ondoren beste erakusketa batzu egingo ditu bai bakarrik eta bai heste artista batzurekin ere Espainian zein atzerriko hiritan.

1978. urteko oporrak bere senideekin igaro zituen Almeriako San Jose herrian. Gatako lurmuturraren inguruan. Han zegoela Genoarren Hondartzara joaten zen egunero eta orduak pasatzen zituen pasiatzen eta natura behatzen, koloreak bereizitu eta here konposizioak sortzeko.

1991. urtean Arte Garaikideko Espainiako Museoak atzerabegirako erakusketa bat egiteko aukera eman zion. 1983. urtean Granadako Hiriko Lehiaketako Pintura Saria irabazi zuen eta 1985. urtean. Bartzelonako Pinturako Lehen Lassalle Saria.

Gaur egun artegintza eta Madrilgo Arte Ederretako Fakultatean ematen dituen pinturako klaseak bateratzen ditu eta, gainera, Ginkgo galeriaren bidez, arte sustatzaile eta editore lana burutzen du.

Mitsuo Miura. Obra.

Erakusketa hau osatzen duten artelanen multzoak Mitsuo Miurak 70eko hamarkadaren erdialdetik 1994ra hitarte egin duen lana erakusten digu.

Artegintzan Espainiara iritsitakoan hasi zen eta, eboluziorik eta etapa dcsberdinak bizi eta nazioarteko arte mugimenduetako hainbat erreferentzia jasotzen dituen arren, nortasun propioko obra da. Baina, aldi berean, estilo pertsonal eta desherdina du, Espainian bere garaikide eta lagunek burutzen dutenaren aldean bereizituz kontsolidatu dena.

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera, Miurak obra gestuala burutzen du Jackson Pollock-ek landutako espresionismo abstraktuarekin parekatu izan dena. Obra hauek eta artista amerikarrarenak forma aldetik antza dute kolorearen bilbaduran eta ehundura lodietan; alabaina, Mitsuo Miuraren obra, amerikarrarenaren aldean, orden bati jarraiki burutzen da, automatismoari eta zoriari inolako aukerarik emateko asmorik gabe.

Santiago Amonek zioen bezala, Mitsuo Miuraren obrak ordena eta bibrazio ideia nagusiei erantzuten dio: pintzelkadak biderkatu egiten dira bibrazio, pultsio eta kolore azentu amaigabeetan, baina beti ere ordenazio printzipio bati jarraiki. Miurak ordenaren eta bibrazioaren arteko oreka ezartzen du. Zenbaitetan erdiko marra baten inguruari edo lauki banaketa eginez antolatzen du azalera, eta ondoren kolorezko pintura-arrastoez edo zurrustez betetzen du. Bestetan, berriz, alderantziz jokatzen du: aurrena kolore-bibrazioak egiten ditu pintura orden zorrotz baten arabera zabalduz edo gero laukidun bilbe bat marraztuz.

Hirurogeiko hamarkadaren amaieran hasi zen naturari buruzko ikerketak egiten, gai, objektu eta sinbolo gisa erabiltzen zuelarik. Lan horiek Land Art delakoarekin zerikusia dute, paisaian egindako lanak baitira; hala ere, gerora Miura berak esan duenez, erosoago iruditzen zaio paisaian lanik ez egitea, fisikoki hortik urruti egotea nahiago baitu.

Erakusketan aurkezten diren marrazki eta argazkiak garai horretakoak dira, eta horietan enkoadreari buruz egin zuen ikerketaren adibide batzuk ikus ditzakegu. Zenbait aldiz naturan bertan aurkitzen du enkoadrearen arazoaren irtenbidea.

Bestetan, berak eginiko egitura txiki batzuk erabiltzen ditu, xumeak eta sinpletasun handikoak, ondarraren gainean egurrezko makilak jarriz edo ondar-pilak osatuz eginiko eta fotografiatutako konposizioetan bezela.

Argazki-laborategian beste era batera egiten du lana. Kasu horretan, zeru hodeitsu baten argazkia atera ondoren, Miurak, handigailua erabiliz, enkoadratutako zeruaren nolakotasuna aldatzen duen laukizuzen garden bat agertarazten du kopian.

Enkoadrearen gaia marrazki eta grabatuetan ere azaltzen da, erdialdean kokatutako eta marko itxurako grafismoz inguratutako irudi laukizuzenak aurkeztuz.

Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Miurak eskultura lan bat burutu zuen, Arte Minimal delakoaren ezaugarriak jasoz. Hormetarako eskultura sendoak dira, egurrean landuak, egitura hutsak isladazen dituzielarik, espazio konposizio lerrozuzenak eginez. Egurra artisautzaren urrunkeratik landua dago, inolako erasorik adierazi gabe. Pieza perfektoak dira, geometrikoki zehatz eginak, erakusketan aurkezten diren gainerako lanak ez bezalakoak.

Margogintzarako itzulera, zenbait pintura akrilikaren bidez egin zuen Miurak 1984. urtean, bi elementuen nahasketarekin jokatuz:

Tonu gradazio arinak dituzten zirriborroez osatutako hondo bero eta sensualaren gainean, eta horrekin kontraste eginez, kolore hotzeko lauki kolorebakarreko bat ageri da. Obra hauek, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaiera aldera egindako zeruaren argazkiekin harreman estua gordetzen dute.

Paisaiaren gaia konstantea da Mitsuo Miuraren lanetan. Paisaia hori espazio baten moduan ulertua dago, aristaren ikuspegitik ikusita, horren aurrean azterketarako ahalmen handia duen begirale bat bailitzan jartzen delarik.

Margolari asko saiatu da beren lanetan denborak paisaian uzten duen arrastoa, argitasun aldaketak, adierazten. Mitsuo Miurak, gero bere lantegian jorratuko duen paisaia behatu eta horri buruz gogoeta egiten du. Eraikitako paisaiak ikusitakoaren funtsezko ezaugarriak ditu, baina ez gauza guztienak. Kontua ez da natura den bezala azaltzea, baizik eta paisaia jakin batetik hartutako irudien bidez, bere asmoa lotura zabal eta era guztietakoak dituen ikuspegi plastiko bat ematea da.

120ºGenoarren hondartzan, laurogeiko hamarkadaren amaieran bere lanetan behin eta berriz ageri den aipamena da. Genoarren hondartza, Almerian, egiazko leku jakin bat da, lanerako metodo baten abiagunea ezarriko duena, paisaiaren behaketa eta gogoetan eta jarrera kontenplatibo horren azalpenean oinarritua.

Mitsuo Miurak argazkiak atera eta oharrak hartzen ditu here hondartzako ibilaldietan, bildutako zehaztapen horiei gero bere manipulazio eta sintesi prozedura bat ezarriz. Horre1a, behatutako jatorrizko paisaiaren osagai eta gaiak, jakinaren gaincan, abstrakziozko bide batetik abiaraziko ditu, kolore plano bihurtuz: gorriak, horiak, berdeak, urdinak, okreak, grisak, etab., itsasoa, zerua, lurra, hondarra, landaredia, mendiak, airea, hezetasuna, argia,..., irudikatuz.

Miurarentzat, paisaiako forma ezagunak baino garrantzi handiagoa dute eguratsak, hunkipenak, tenperaturak, lekuarekiko oharpenak, haize baten okerdurak, kolore batek paisaian duen dentsitateak.

Erreferentzia ez da paisaiaren neurri baterainoko irudikapen erreal bat eskaintzeko erabiliko, baizik eta bizipen baten, sentipen baten gogaeta gisa. Bere lanak paisaia irakurtzeko bide bat dira eta bere errealitatea eskaintzen digu kolorearen bidez.

120º horiek ikusmenaren adierazgarri dira, gizakion begiak duen hedadura gaitasunarena, argazki kamararen objetiboak hartzen duen angelua. 1200 da, baita ere, Mitsuo Miurak bere margo eta instalazio ugaritan erabiltzen duen angelu neurria.

70eko hamarkadatik Miurak aldian-aldian zenbait instalazio burutu ohi du erakusketa aretoetan, baina 80ko hamarkadaren azken aldean hartzen dute halako sarritasun bat, erakusketaren zati bat osatzen dutelarik.

Bere instalazioetan sartzen dituen objetu eta lanek paisaiaren osagaiekin zerikusi zuzena dute, bere gainerako lanetan gertatzen den bezala.

Miurak bere lan eta materialekin jokatu duen gune batean barneratzen garenean, beste nonbait egotearen sentipena datorkigu, giroz aldatu izanarena. Koadroz, gurutzez eta argiaren intentsitatearen berri ematen diguten kolorezko zirkuluz inguraturik, Mitsuo Miuraren paisaietan beste osagai batzuk ere biltzen dira: gatza, 120° angelua osatuz eraturik, itsasoko ur gaziaren hurbiltasuna adierazten ari zaigu: metalezko zati biribilak, gatzaren aurrean paretan irudikaturik, argia isladatzen duten ur tanten antzera.

Osagai hauekin eta beste batzuekin, kristal eta plastiko zulatuekin esate baterako, Miurak inguru hezeak lortzen ditu, hondartzako paisaia baten parekoak.

Mitsuo Miuraren ibilbide pertsonala, moda ezberdinetara makurtu gabe, independentzia eredugarri batean eta edertasunaren sustrai garbi eta funtsezkoenekiko konpromezu grinatsuan oinarriturik osatu da.

Bere lanak atsegintasun, lasaitasun eta zoriontasunezko sentipenak isurtzen ditu, munduaren alderdi baketsua lantzen du. Bere mintzairan sintesia eta xumetasuna dira nagusi, gogoeta luze baten azken ondorio.

Arte mugimenduak eta artistak

Arte kontzeptuala: Obraren burutzapen materialari uko egiten dion eta, horren ordez, bozeto eta diseinu tankerako idea eta proiektuak sustatzen dituen Artea da; horien bidez behatzailearen irudimen-ahalmena piztu nahi da, bereziki ekintzak edo gogoetak egitea bultzatzen duelarik.

Arte minimala: 60 eta 70eko hamarkadetan eskultura markatu duen mugimendu abstraktua da. Eskulturaren tankera bolumenaren funtsezko mugatzaileetara murrizten du, xehetasun figuratibo guztiak baztertuz. Artistaren keinua bigarren mailan geratzen da, artelanek akatsik gabeko itxura dute, industrian eginda baleude bezela.

Expresionismo abstraktua: Arte abstraktu ezgeometrikoa. Amerikan sortu zen 1945. urte inguruan eta pintatzearen ekintza fisikoa nabarmentzen du, keinuari eta kolorearen erabilera aske eta adierazgarriari garrantzia emanez. Artistak betiko baliabide tradizionalak alde batera utzi eta teknika berriak erabiltzen ditu: pintura zurrustaka eta tanto-botaka erabiltzen du mihisean, eskuez margotzen du eta abar.

Instalazioa: XX. mendearen artean azaltzen den nozioa da eta artelan iragankorrak egitean datza, horiek aurkeztu behar diren tokian bertan material eta teknika desberdinak erabili eta nahasten direlarik.

Land art: Amerikan eta Ingalaterran 60ko hamarkadaren amaieran garatutako arte mugimendu hau naturako iharduketetan oinarritzen da.

Pollock, Jackson: artista amerikarra, expresionismo abstraktuaren artistarik nagusiena.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.