Leizeak. Irudiaren labirintoak.

E-posta Inprimatu

Martxoaren 1etik maiatzaren 26ra

1893an André Gidek honakoa idatzi zuen bere egunkarian:

 

J’aime assez qu’en une oeuvre d’art on retrouve ainsi transpossé, à l’échelle des personnages, le sujet même de cette oeuvre. Rien ne l’éclaire mieux et n’établit plus sûrement toutes les proportions de l’ensemble. Ainsi, dans les tableaux de Memling ou de Quentin Metzys, un petit miroir convexe et sombre reflète, à son tour, l’interieur de la pièce où se joue la scène peinte. Ainsi, dans le tableau des Ménines de Vélasquez (mais un peu différement). Enfin, en littérature, dans Hamlet, la scène de la comédie; et ailleurs dans bien d’autres pièces. […] Aucun de ces examples n’est absolument juste. Ce qui le serait beaucoup plus, ce qui dirait mieux ce que j’ai voulu dans mes Cahiers, dans mon Narcisse et dans la Tentative, c’est la comparaison avec ce procédé du blason qui consiste, dans le premier, à en mettre en second «en abyme»[1]

 

Mise en abyme(leizean ezartzea) terminoa Gideren iruzkin horretatik aurrera orokortu zen, batez ere nouveau roman frantsesak bere egin zuen unetik aurrera. Logikoa denez, orokortze horrek berekin ekarri du terminoaren barnera oso praktika desberdinak biltzea, betiere printzipio komun bat izanik abiapuntu:  kontakizunaren barneko kontakizuna. Alabaina, gutxitan heldu zaio gaiari irudiaren arloan, nahiz eta irudi bat beste batean txertatzearena praktika ugaria izan den joan den mendeko0 artegintzan.

Walter Benjaminek Artelana bere erreprodukzio mekanikoaren aroan testu ezagunean heldu zion gaiari, eskuartean dugunaren alboko gai bat zuen arren interesgune, honakoa: obrak erreprodukzio mekanikoan jasaten duen eraldaketa, obraren harreran bertan zein obraren balio sinbolikoan gertatzen baita eraldaketa hori. Izatez pauso bat da, Benjaminek artelanaren aura esaten dionetik -hau baita irudia eremu sakralizatu batekin eta harrera baldintza jakin batzuekin lotzea- baliabide mekanikoz masiboki erreproduzitzen den -eta inoiz pentsatu gabeko baldintzetan ikus daitekeen- irudirako pausoa.

Leizeak honen abiapuntua gogoeta bat da, autore bi hauek gaur egungo sorkuntza plastikoan egiten den irudi konbinazioaren fenomenoa aztertzeko egiten duten gogoeta, alegia. Honen ildotik, artistak hainbat gauza onartu behar ditu, eta horretarako lehen urratsa, garai batean grinatsu bilatzen zen obraren originaltasunari uko egitea da.  Artistak produzitzen duena ez da jada gauza zeharo berri bat, abangoardia historikoek horixe bilatzen bazuten ere, baizik eta bestek sortuaren gaineko gogoeta bat. Uko egin behar zaio, halaber, high art kontzeptuari, Benjaminen aurari, bereganatuz era berean hedabideekiko hibridazioa, kontzeptuala zein lengoaiaren mailakoa. Erabiltzen diren irudiak oso iturri desberdinetatik datoz: batzuk artistak berak sortuak dira, bai eskuz bai teknologiak eskaintzen dituen baliabideez sortuak; beste batzuk jabetze baten emaitza dira, ondoren kopiatu edo erreproduzituak, eta ia-ia beti manipulatuak azken obran txertatzera begira.

Erakusketarako aukeratutako lau artistek sortze prozesu hau dute komunean, diskurtsoak desberdinak badira ere edukiari dagokionez.

 

Iñaki Graceneak bideo-zaintzari buruzko hausnarketa bat proposatzen du; izan ere, zientzia fikzioan konstante bat izatetik eguneroko errealitate izatera igaro da. Bere pinturak egiteko unean, Internetetik hartutako bideo-zaintzako irudiak erabiltzen ditu, mihiseari eranstean eraldaturik.

 

Henna Nadeem artista britainiarrak konbinatu egiten ditu paisaia liburu klasikoetatik, tartean The Book of Britain liburutik, hartutako argazkiak, eskuz ebakitzen ditu-eta kultura islamiarreko motibo grafikoak erabiliz.

 

Javier Arcek eskuz erreproduzitzen ditu, errotuladore batez, mendebaldeko Artearen Historian ikono diren obrak. Trazu txikiz egiten du, paper industrial hauskaitz baten gainean, eta gero marruskatu egiten du egindakoa, botatzeko bezala, bota aurretik pilota bat egiten dugun paperezko orriarekin egin bezala. Picassoren Gernika, Delacroixen Askatasuna herriaren gidari eta Goyaren Maiatzaren hiruko fusilamenduak dira tratamendu hori hartzen duten obrak. Horiekin batera lan sorta berria du, gaur egungo artista ezagun zenbaiten perfomanceetako ikusleek egindako argazkiak, berak Internet bidez jasoak, beira eta binilo gainean erreproduzituak.

 

Azkenik, Sheena Macraek bere lanean birkonbinatu egiten ditu filmak eta telesailak, horien diskurtso-estrategiak agerian jarri nahirik. 2001, espazio odisea bat etaAlphaville dira erakusketan ikus daitezkeen bi instalazioen abiapuntua. Projectionists saileko irudi batzuk ere ikus daitezke; sail horren abiapuntua Hollywooden zabaldutako legenda hiritar bat da, zineetako proiektatzaileek beti filmetako fotograma batzuk beretzat gordetzen dituztela dioena.



[1]Gide, André (1948): Journal, 1889-1939. Paris, Gallimard, Pléiade.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.