Detritus. Edertasuna hala ere / Belleza a pesar de todo

E-posta Inprimatu

80ko hamarkadan eman zen ezagutzera Detritus, euskal rock erradikalaren garaian, okupa mugimenduaren sorreran, intsumisioaren eta borroka alternatiboak gorantz zihoazen garaian. Ordukoak dira bere protesta kartelak, hitz eta irudiz beterikoak; eta ironiak,  keinu konpultsiboak eta punk estetikak estilo propioa sortuko dute, artista mitifikatzeraino iritsiz.

Testu, hitz eta irudien elkarketa hori bere obra artistiko guztiaren ezaugarri bilakatuko da; bai karteletan, koadro collagetan edo liburuetan.Aldi berean, egindako lan guztietan, norabide estetiko propioa erakutsi du, non art brut, material pobrea, punka eta giro gotikoa nahasten dituen.

Kartel eta koadroen artean dagoen alderik nabarmenena testuen izaera desberdinetan datza.Karteletako testuek erreibindikazio eta egoeraren araberako izaera duten bitartean, koadroetako testuak -edo obren tituluek*- gehiago dira gai filosofikoen araberakoak (existentzialismoa, nihilismoa, atsekabea edo nahigabea), literarioak (frantziar olerkari “madarikatuak”, Panero, Pizarnik, Ionesco, …) edo bere bizitzan garrantzitsuak izan diren pertsonaien erreferentziadunak:Emil Cioranfilosofoa, Nick Cave musikari eta aktorea, edo Egward Munch pintorea, besteak beste.

Era guztietako tekniketan egiten dituen testu, zita, irudi eta olerki elkarketa horrek guztiak koadroak sortzen ditu koadroen barruan, istorio berriak istorioen barruan eta erakusketa honen gai nagusi bihurtzen da. Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran izango du lekua eta hizkuntza artistiko desberdinen arteko elkarketarik handiena lortu nahi du, hitza, irudia, literatura eta Artearen artean.

Erakusketa honek artista horren obraren zatirik garrantzitsuena biltzen du, besteak beste hogeita hamar kartel, azken aldian egindako 18 olio, zirriborroen 12 koaderno, komiki eta eleberrien ilustrazio batzuk eta egindako artista liburu berrienak. Artista liburu horiek Detritusek berak egindako testu eta ilustrazioak jasotzen dituzte eta ale bakarrak dira.  Ëstos serán expuestos de manera que podrán ser manejados y consultados  por quienes visiten la exposición.Erakusketara etortzen direnek erabili eta kontsultatzeko moduan  jarriko dira erakusketan.

Nahiz eta estilo maltzurrak, lausodurek sortzen dituzten fantasmagoriak, obrei darien ezinegonak edo subjektuaren eta objektuaren artean dagoen deusezpen garbiak kontrakoa adieraztera eramaten gaituzten, “Edertasuna hala ere” da lan horretara hurbiltzen garenean aurkituko duguna, non mantso ibili behar den, trukean ezer jaso jabe, egiten digun proposamena ulertu arte, hala eta guztiz ere” Arturo –Fito Rodriguezen hitzetan, hori baita erakusketaren katalogoa osatzen duten testuen egileetako bat. Katalogo hori martxoaren bukaera aldera argitaratuko da.

* Ejercicios para reconciliarse con la vida…, Las objeciones también cuentan, El progreso es una falacia bezalako tituluak.

Detritus

Edertasuna hala ere

Ganbara  KOLDO MITXELENA Kulturunea

2015ko martxoaren 5  apirilaren 18ra

Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 16:00:20:00
Larunbatetan: 11:00-14:00/16:00-20:00

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.