Hysteron. Nagore Legarreta

E-posta Inprimatu

Hysteron. Nagore Legarreta

Erakusketa

Teknika primitiboak erabilita Nagore Legarretak sortu duen argazki lana. Irudietan emakume gorputz zatikatuak irudikatzen dira; elkarrekin harremanetan dauden emakumeak irudikatzen dira: tentsioan, elkarri bultza egiten diote batzutan, eta bestetan, batzeko ahaleginetan dabiltza.

Giza harremanen inguruko gogoeta da Hysteron, norberaren espazio pertsonala eta gainerako gizakien espazio pertsonalaren arteko tentsioaren inguruko gogoeta. Nola harremantzen dira gizarteak berdin kondizionatu, sozializatu, antzutu dituen pertsonak/emakumeak? Norantz jaurtitzen ditugu gure frustrazioak?

Nagore Legarretaren proiektu indibidual bat da, kamera estenopeiko batekin egindako argazki sail batez osatua. Argazki horietan, figura femeninoek interakzioan dihardute konbatearen eta haragizkoaren arteko egoera zehaztugabeetan, iluntasun hondo batetik agertuz.

Argazkigintza-metodo arkaiko horren berrikuspen bat eginez, Legarretak lau zulo egiten ditu bere kamera ilunean. Hala, estenopoak elkarren segidan irekitzerakoan, haietako bakoitzak esposizio gune bat sortzen du paper fotosentikorrean. Horren ondoriozko irudiak, beraz, kameraren barrualde zilindrikoari egokituta, elkarren ondoan ipintzen dira, subjektuaren erregistro konbinatu bat osatuz.

Gero, negatibotik abiatuta irudiak handiagotuz, irudien estatus eskuzkoa eta intimoa azpimarratzen da, immersio eta horma-irudi izaera bat emanez. Argazki saila zuri-beltzeko hamabi irudiz osatua dago –argi-ilun nabarmenekoak, eta, modeloen gorputz biluziaren bitartez, zenbait egoera iradokitzen dituzte: dantza frenetiko batetik hasita, konbatearen uneko argazki batez igaro, eta sekuentziazko mugimendu bateraino.

Argazki horietan guztietan, artistak interes piktoriko eta formal nabarmen bat agertzen du, zeinaren bidez zenbait kezka soziologiko bideratzen baititu, eta, zehazki, emakumeari buruzkoa. Femeninoarekiko kezka hori erakusketarako hautatutako izenburuak azaltzen du: Hysteron, grezierazko hitza umetokia izendatzeko, zeina histeriaren eragiletzat jotzen baitu medikuntza aurrezientifikoak. Sexu desberdintasunean oinarritutako zapalkuntza historiko batekin borrokatuz, Legarretaren lana pentsamendu feministaren tradizio batean kokatzen da.

Ordutegia:
Asteartetik larunbatera
11:00-14:00 - 16:00-20:00
Jai egunetan itxita.
Urriak 14an erakusketa ITXITA egongo da. Egun horretan Ganbara irekiko da 19:00etan, emanaldirako.

 

Emanaldia

Hysteron, Nagore Legarretaren argazki lanaren inguruan sortutako emanaldia da. Lehen aldiz aurkeztuko da jendaurrean. Argazkien atzean dauden ideien inguruan osatu da emanaldia, diziplina ezberdinak uztartua.

Emanaldian parte hartuko dute: haiek idatzitako testuak errezitatuz, Danele Sarriugarte eta Gorka Setienek; Txaro Untzilla dantzariak; eta Mariano Hurtado, Aida Torres eta Beñat Iturrioz musikariak.

Emanaldian, zuzenean entzun ahal izango diren abesti hauek metalezko  ontziekin egindako instrumentuekin osatu dira, argazkiak egiteko erabili diren kamaren antzera.

Emanaldiaren egunean, Hysteron proiektua jasotzen duen argitarapen berezia aurkeztuko da.

Eguna: 2016-10-14
Ordua: 19:00
Lekua: Ganbara, 3. solairua

 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.