DONE SEBASTIAN - SAN SEBASTIAN. Javier Aramburu

E-posta Inprimatu

DONE SEBASTIAN

SAN SEBASTIÁN

Javier Aramburu

Javier Aramburuk obra bakar bateko erakusketa egingo du urtarrilaren 24tik martxoaren 4ra bitartean. Olio-pintura horrekin Sebastian Donearen figura berraztertu eta pinturaren historian gehien irudikatu den irudietako baten garaikidetasuna azpimarratzera dator, zeren eta, Donostia hiriari izena ematen dion gizona, bere ideiak defendatzeagatik hil baitzen. Aukera egin behar izan zuen bere ideiei uko egitearen edo hiltzearen artean, eta berak ideiei iruzurrik ez egitea aukeratu zuen. Gertaera hori III. mendekoa da baina hemezortzi mende beranduago ere antzeko menderatze modu berriak errepikatu dira gure garaian eta gure herrian.

Errealitate etsigarri horretan jaioa da koadro hori eta bere xedea da gorazarre egitea norberaren printzipioak defendatzera ausartu direnei, nahiz eta jakin indarkeria izango dela azken uneraino erantzun bakarra. Ba al du gizakiak gehiago ematerik? Ez al da hori maitasun ekintza bat? Eta egintza horretan, ba al dezake lurreko zerbaitek edo gauza fisiko batek goragoko maila batera igo? Frantxi Lopez de Landatxe, KMko zuzendari izan denak urtarril arte, eta erakusketaren sustatzailea denak, hauxe zioen: “Done Sebastian ikusita gehien harritu ninduena da obraren egikera, zer nolako dedikazioa eta zer nolako lana erakusten duen; baina, batik bat, pinturaren indarra, diziplina artistiko gisa, izugarria da, modu gordinean adierazteko obra horrek duen garaikidetasuna. Gero datoz kontakizunaren xehetasunak. Koadro horrek mistikoengana eramaten nau. Estasiaren ikusmen horrek kezkatzen nau,  niarekin zerikusirik ez duen arrazoi justu batengatik edo ezarritako batengatik bizia eman edo galdu izanaren sentsazioaren produktu bat, agian?

Javier Arambururen izenak (1966) ilustrazioaren eta diseinu grafikoaren mundura garamatza. Diseinatzaile modura egin duen ibilbidea jarraitu dutenek diote joera aldakorra izan duela, beti desberdina baina beti zehatza. Pintore gisa, Aramburuk, marrazkigintzaren eta pinturaren printzipioen alde egiten du, ondare galkorra uzten tematutako garai honetan ere. Bere obrarekin bakarrik egiten du hori, eta ez du hari buruz ezer adierazten: “Historiak erakusten digu, zerbait adieraztekotan, obra berak adierazi behar duela eta ez obraren egileak”. Erakusketa horren komisarioak, Alvaro Machinbarrenak, dio atsegin handiz lagundu duela erakusketa hori prestatzen, benetan miresten duen artista baten lana erakustea posible izan delako.

Informazio gehiago, hemen:

http://www.javieraramburu.es

Ganbara, 3. solairua
2017-01-24 / 2017-03-04
Asteartetik larunbatera
11:00-14:00 / 16:00-20:00
Jai egunetan itxita

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.