Mariano Arsuaga. Lorategiak airean / Jardines en el aire

E-posta Inprimatu

Amets baten edo oroitzapen baten atzetik joatea. Unibertso koloretsu batean bizitzea.Koadro batzuei forma eman dieten gako sentikor eta intelektualak aurkitzea. Trazuen historiak deskribatzen dituzten egunerokoen orrietan barrena ibiltzea; tailer batean, haran batean jaio ziren trazuak, apika atzo, ala gaur izan ote da, bisitari bakoitzarekin topo egitean?Pinturaren intentzio sorta osoa begiratzeko, pentsatzeko eta sentitzeko leku bat.Denborarekin, lorategien gozamen iragankorrarekin jolasteko taula.Geografia hauskor amestu bat…

Erakusketa honen  izenburuari dagokionez, “Lorategiak airean”, esan behar dut izen hori bat datorrela aurkezten dudan pintura sail batekin; eta, nire ustez, prestatzen aritu naizen erakusketaren espiritu globala laburbiltzen du. Atsegin dut lorategi baten eta erakusketa baten arteko paralelismoa, bata eta bestea lurzati mugarriztatu bat dira, zeinetan unibertsoa, mundu osoa jaso daitekeen. Eta biek partekatzen dute izaera bikoitz hori, aldi berean eraikuntza materialak eta intelektualak izatearena.

"Lorategiak airean" espazioan egindako esku hartze bat da, eta bere asmoa da ikuslearen ikusmen-sentsazioak areagotzea eta kolore unibertso batean sartzea, oroimen batean edo amets batean murgiltzen garen moduan. Koadro bat habitatu ahal izateko eta koadro hori itxuratzen duten gako intelektual eta zentzumenezkoetan barneratu ahal izateko gonbidapen bat.

Lorategiak airean.
Mariano Arsuaga, 2017ko iraila

Erakusketa Ganbaran (3. solairuan)
2017ko irailaren 13tik azaroaren 4ra
Asteartetik larunbatera
11:00-14:00 / 16:00-20:00
Jai egunetan itxita

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.