Moving Pictures. Jaime de los Ríos

E-posta Inprimatu

Beti egin izan dut lan hizkuntza ez semantikoaren arloan. Forma liberatzea bilatzen dut, esanahiaz eta tradizio sinbolikoaz harago.Moving Pictures nire obra muturrekoena da, eta, aldi berean, nire azken kezka ongien islatzen duena: kontenplazio ariketaren bidez, gure munduarekiko esperientziarako leiho bat lortzea, eta geure burua irudiek duten inposizio subjektibatzailetik salbuestea.

Moving Pictures sistema bat da, irudiari tresnaren, artefaktu kulturalaren estatusa ematen diona.Argi naturalaren bidez egia bilatzen duen kontzeptu protokonstruktibista berreskuratzeko saiakera bat da, azalpen filosofiko bat, zeinak azaltzen duen nola arrazoiak –beste esanahi batzuk bilatu gabe edo bere argumentuak pentsalari klasikoei edo beste kontakizun batzuei eman izan zaien autoritatean oinarritu gabe– egia bilatzeko eta aurkitzeko aukera eskaintzen digun, norberarena den argia soilik baliatuz: pentsatzeko eta existitzeko askatasuna.  Descartesen ideiak, sakona eta ahantzia, bat egiten du gizarteak saturazio bisuala eta gehiegizko informazioa jasaten dituen garai honetan nik daukadan egikerarekin; horregatik eskatzen du proposatutako singulartasuna.

Obra handi honek, erreproduzigarritasun algoritmikoaren aroan, mihise handietarantz eginiko bilakaera ironiko bat aurkezten du, espresio piktorikoaren obra gailenak gogoratuz, zeina lantzen baita soluzio infinituko abstrakzio konputazional autopoietiko baten bidez. Haren materialtasunak hedatu, kolapsatu eta berriro orekatzen den sistema batean du jatorria.Igarotze hori bilaketa etengabe bat da, prozesu pertsonal bat, bisitariekin partekatu nahi dudana mugimenduan dauden koadro hauetan, etengabe aldatzen ari diren mihiseetan.Inoiz, behatzearen intimitatean, bat egiten dut Moneten pintzelkadarekin, eta, beste batzuetan, Turnerren handitasunarekin; baina, aldizka, Zobelen argia ere aurkitu izan dut.Abentura partikular honek pasio handi baterantz eraman nau: pinturarantz.Gonbit egiten dizuet zorian eta ametsetan oinarritutako hurbilketa psikoanalitiko bat egitera, igerian dabilena enigma irrazional batean, adimenik gabeko eremu batean, irudimenarenean.

“Bigarren izaera” hori, materialtasun digitalekoa, gure aurrean garatzen da ia esploratu gabeko baina eguneroko geruza bat bailitzan, eta haren sortzailetasuna modu bat da (edo izan daiteke) arteak gainera datorkigun mundu postgizatiar ausart honi aurre egiteko.

Jaime de los Ríos

Jaime de los Ríos Donostian jaio zen (1982) eta Erdibideko Artista da. ARTEK[Lab], Arte eta Zientzia laborategi irekiaren sortzailea da eta bere ibilbidea diziplina horien eta Sistematikaren arteko elkargunean dago, mekanismoen, erritmoen, eredu naturalen eta talde-inteligentziarekin estu lotuta. Software eta hardware askean espezialista da. Eta haren lanaren parte handi bat lankidetzazkoa da, bere obren artean inguru murgiltzaileak aurkitzen ditugu, baita jarrera naturala eta konputazionala lotzen dituzten bestelako obra dinamikoak ere.

Azken urteotan, Jaimek arakatu ditu mediaren giza inplikazioak, zibernetika eta giza-makinaren arteko harremana, eta lantaldeetan gauzatutako proiektu irekiak erakutsi, sustatu eta garatzeaz gain, nazioarteko artistak sustatu ditu (Art&Science Agentzian  eta BEEP bilduman koordinazio teknikoa). Sormen eta ekoizpen horizontaleko protokoloak ere egin ditu.

Ganbara, 3. solairua
Inaugurazioa: otsailak 15 , 19:30
2018-02-15 / 2018-04-07
Asteartetik larunbatera:
11:00-14:00 / 16:00-20:00
Jai egunetan eta martxoaren 31an, itxita

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.