Ainize Sarasola. Ultraindarkeriak / Ultraviolence

E-posta Inprimatu

Ainize Sarasola. Ultraindarkeriak / Ultraviolence

Ainize Sarasolak (Orio, 1984) arte plastikoen arloan garatu du bere ibilbidea. Batez ere hiru esparru artistikoetan mugitzen da: pintura, collagea eta marrazkia, eta azken ingurune horretan garatu du gehien bere praktika artistikoa.

2021ean  Egile Saria jaso zuen

Ultraindarkeriak / Ultraviolence erakusketak, Ainizeren lanak 70. hamarkadako genero literario erromantiko eta misteriozkoarekin -pulp generoarekin- duen lotura agerian  jartzen duen  marrazki lagina biltzen du eta bere prozesu eta teknikan barrena eramaten gaitu. Bai kontzeptu-mailan, bai teknika, euskarri eta lengoaia artistikoen aniztasun-mailan; erotismo erromantikoaren eta artistaren agresibitate bikainaren arteko marra gorri mehe eta sotila agerian uzten du erakusketa honek.

Gainera, eta erakusketa honetarako, Katixa Agirre idazleak site specific lan baten  sorkuntzan parte hartu du, “maitasun erromantikoaren” kontzeptu hedatuaren ingurruan bost literatur pilua sortuz. Bost testu hauek, egoera eta paisaia gogoangarrietara eramaten gaituztenak, eta gaur egungo kontzeptuei lotutako eszenak planteatzen dizkigute; indarkeria matxistarekin, bakardadearekin, polimaitasunarekin, teknologiekin, zaintzarekin eta, azken batean, erromantizismoaren paradigma estandar eta ezarritakoen gainean hausturak nabarmenduz.

Testuak, ehunezko piezetan interpretatu ditu gero Ainize Sarasolak eta idazlearen testuekin batera pieza bakarra osatzen dute.

Gero, Ainize Sarasolak ilustratutako ehun-piezetan interpretatu dira testuak, eta idazlearen testuekin batera pieza bakarra osatzen dute.

Ganbara, 3. solairua
Ekainaren 16tik uztailaren 9a arte
Asteartetik ostiralera: 16:00 / 20:00
Larunbatetan: 11:00 / 14:00

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.