Javier Usabiaga. Biziaren gainean, paperaren gainean

E-posta Inprimatu

Betidanik bizi izan da Javier Usabiaga (Donostia-San Sebstian 1935)  arte munduan murgilduta, baita umetatik pintatu ere.
Asko dira pintatzen zuela eta pintatzen duela zekitenak, baina gutxi batzuk bere lana aurrez aurre ikusi dutenak.
Akuarelaz eta argizariz eginiko 60 lanetik gora betetzen dute , kaxa moduko batean bilakatu den Ganbara aretoa. Amaraunak, borrokak, laberintoak... egileak dioen moduan “kaos ordenatu” a da “Biziaren gainean, paperaren gainean.Sobre vivir, sobre papel” erakusketa. Lan guztien zelatari artistaren autoerretratoa.
Arte ederrak, eta bereziki pintura, txikitatik interesatu zaizkio, hain zuzen aitak Jesus Basianoren erakusketa bat ikustera eraman zuenetik. Ikaragarri gustatu zitzaion erakusketa hura,  eta denborak aurrera egin ahala, gustatu bai, baina hasierako lilura hori ahulduz joan zitzaion. Beste erakusketa asko etorri ziren.
Umea zenetik marrazten du (ene! Peñaflorida Institutu zaharreko marrazketa gela argitsu eta zabala), eta duela urte asko margotzen du. Gaztea zenean hainbat sari jaso zituen pintura-lehiaketetan, eta horrek eraman zuen sari gehiago jaso nahi izatera, harik eta bide egokia ez zela konturatu zen arte. Zenbait liburu irudiztatu zituen, eta arte grafikoekin eta elikadurarekin lotutako lanak egin zituen, oso maiz dibertigarriak ere bazirenak.
Gipuzkoako Artisten Elkarteak izandako jarduera kultural – eta politiko – biziko denboraldi baten ondoren, Usabiagak gogoz lan egin zuen Antonio Valverde Ayalderen zuzendaritzapean,  Laura Esteve eta Jesus Ulacia lagunen lankidetzarekin, elkarte horrek jatorrizko xedea berreskura zezan:  marrazketa, grabatua eta pintura ikastea eta praktikatzea. Ascensio Martiarena adiskidea zuen, zeinak, adinez aurrera egina oso, arratsaldeko azken orduetan lan bilerak zuzentzen baitzituen. Artista eta idazle asko ere adiskide zituen.
Elkarteak, igogailu zaratatsu eta beharrezko batez gain, gelaurre eta estudio zabal bat zituen Trinitate Enparantzan, San Telmo Museoaren bulegoetan; neguan hotza egiten zuen bertan, baina jarduerak, ahaleginek eta konpainiak epeltzen zuten giroa.
Paradoxikoki, jarduera profesionala ekonomiaren eta finantzen arloan garatu zuen, lekuko banku-entitate batean arriskuen kudeaketaz arduratu zelarik. Jarduera hori konprometitua, konplexua, interesgarria eta gorabeheraz beterikoa iruditzen zitzaion, batez ere, harremanak zituelako enpresa askorekin. Pinturak, berriz, errealitate horren kontrapuntu gisa balio zion, ametsetara eramaten baitzuen.
Urte askoz entitatearen egutegiak egiteaz arduratu zen, hedatze handikoak zirenak eta pintore ezagunei eskaintzen zizkienak, testu literarioekin batera. Aldian-aldian iraganeko orri horiek indarberritu egiten ziren, eta liburu ederrak egitea ahalbidetzen zuten. Hartara, jarraipena eman zion Julio Franco marrazkigile eta litografo bikainak, banku batean ere lan egin zuenak, hasitako lanari.
Artea ezagutzen zuten beste pertsonekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren pintura eta eskultura ondarea zuzentzeaz eta eguneratzeaz arduratu zen independenteki, Imanol Murua diputatu nagusiaren bultzadari esker; izan ere, erakundeak utzita samartuta zuen jarduera hura, hain zuzen zaldi-erretratu ahaztu bat erosi zutenetik geroztik.
Arte plastikoen hainbat lehiaketetan epaimahai gisa parte hartu du, mintzaldietan, mahai-inguruetan, eta noizean behin, pintoreen inguruko artikuluak idatzi ditu.
Ez du erakusketetan parte hartzen.Duela gutxi –denborak ihes egiten du!–Alfredo Bikondoaren gonbidapena onartu zuen eta, Ekialdeko Etxeko giro eroso eta atseginean, koadro batzuk ikusgai jarri zituen.
Egun, ohorez eta poztasunez aurkezten du bere lanaren zati bat, bere aurretik etorritako artista eta lagun kutunen adorez eta kreatibitatez beterik dagoen lekuan.
Bere aburuz, ikusiz, sentituz, ikasiz, pentsatuz, esperimentatuz, beti lan eginez, batzuetan asmatuz eta besteetan huts eginez ikasten da.Gaur egun, artearen sakralitateari buruz hitz egitea neurrigabekeri bat baino ez bada ere, baieztatzen du bere lanak pertsona baten, eta batzuetan beste pertsona batzuen, bizitza babestu eta argiztatu dezakeela.
Bere lanean ez dugu komertziala denik aurkituko. Espazio txuri baten aurrean jartzea eta hura bizitzaz betetzen saiatzea du oso maite.
Batez ere, lanean jarraitu nahi du.

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik larunbatera:

  • 11:00-14:00
  • 16:00-20:00
Fitxategi-eranskina:
FitxategiaDeskribapenaTamaina
Descargar este adjunto (UsabiagaKatalogoa.pdf)Javier Usabiaga. Biziaren gainean, paperaren gaineanKatalogoaJavier Usabiaga. Biziaren gainean, paperaren gaineanKatalogoa13000 Kb
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.